euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arantzazuko Amaren kapera inauguratu dute Mar del Platan; Euskal Etxearen omena apezpiku eta ikurrinaz Río Negrokoan

2022/10/13

Virginia Mardegán-ek Mar del Platako Arantzazuko Andre Mariaren Kaperan egindako Ama Birjinaren horma-irudia
Virginia Mardegán-ek Mar del Platako Arantzazuko Andre Mariaren Kaperan egindako Ama Birjinaren horma-irudia

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Arantzazuko Andre Mariari eskainitako kapera estreinatu dute Mar del Plata hirian, Los Pinares auzoko Juana Gorriti 350 kalean, G. Rejón eta P. Cardiel artean. Inaugurazio meza irailaren 18an egn zen, Mestre apezpikuak emanik, eta Mar del Platako Euskal Etxeko agintari eta bazkideek parte hartu zuten. Denak Bateko dantza talde Beti Alaiko kideek guardia egin zuten eta, elizkizuna amaitzean, plazako dantzak egin zituzten Andre Mariaren ohorez. Haren irudia horma-irudi batean integratu du Virginia Mardegán artistak, arantza-zuhaitz baten gainean artzainari egindako agerpena irudikatuz.

Arantzazuko Andre Mariarekin jarraituz, joan den irailaren 9an, Arantzazuko Ama Birjinaren egunean, Baskos de La Confluencia Euskal Etxekoek omenaldia eskaini zioten duela hiru hamarkada Rio Negroko Cipolletti hiritik gertu dagoen Cuatro Esquinas landagunean eraikitako haren kaperan. Alejandro Pablo Benna goi-elizbarrutiko apezpikuak meza eman ondoren, bertaratutakoek askari bat partekatu zuten.


Baskos de la Confluencia EEko kideak partaide izan ziren Arantzazuko Amaren eguneko mezan
Eta opariak eman zizkioten euskal komunitatearen izenean Goi-Araneko apezpiku Alejandro Pablo Bennari
Arantzazuko Amaren izena daraman kaperak EHko Arantzazuko Amaren erreplika dauka

Jatorriko Arantzazuko Andre Maria, Ama Birjinaren euskal adbokazioa, Oñatin kokatzen da eta Gipuzkoako zaindaria da. Berari eskainitako eliz eta kaperak munduko hainbat lekutan topa daitezke. Argentinan, adibidez, zenbait parrokia daude bere adbokaziopean. Esaterako, Entre Rios probintziako Victoria herriaren zaindaria da. Bertan dago Arantzazuko Andre Mariaren parrokia, Frantzisko aita santuak basilika izendatua, izan ere Victoria hiriaren iturburua, 1810ean Salvador Ezpeleta oiartzuarrak bertan Ama Birjinari eskainitakoi otoizlekua.

San Luiseko Villa Mercedesen, Euskal Herritik ekarritako Andre Mariaren irudi bat Jesusen Bihotzaren Eliza Parrokialean tronuratu zuten, euskal komunitatea eragile. Beste bat, Arrecifesko San Roke parrokian dago. Lujango Andre Mariaren Basilikan Arantzazuko Ama Birjinaren irudia kriptan tronuratu zen. Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxean ere tronuratu zuten, eta beste irudi bat Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean ikus daiteke. Buenos Aires probintziako San Fernando herrian bost urte dira Arantzazuko Andra Mariaren Parrokiarko zaharberritze lanak inauguratu zituztela bere lehenengo harria 1806an jarria duen eliza.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia