euskal diaspora eta kultura
2011/02/16
PUBLIZITATEA
Iruñea, Nafarroa. 36ko gerlak Ameriketara bultzatutako gurasoen alaba, euskal giroak inguratuta jaio zen Argentinan Arantzazu Amezaga. Bertan jaioa, baina begirada eta planak Euskal Herriari begira antolatuak. Bere aita Venezuelan hil zen, Euskal Herrira itzultzeko aukerarik gabe, eta amak, aldiz, gauzatu ahal izan zuen hainbat hamarkadatan amets eta bizitzako indar-emaile zeukaten euskalerriratzeko gogoa eta esperantza hura.
Notaritza lana, eta berak familian eta inguruan, Diasporari arras lotua bizi izan zuen eskarmentua eta bizitza, oro har, papereratu eta hainbat libururen bidez plazaratu du azken urteotan, hamaika euskal herritarrek Europatik kanpo bizi izandako euskal historia eta euskal istorioak eskuragarri ipiniz bestela ezagutzeko aukera ez zeukatenentzat.
EuskalKultura.com-en bertan aipatu izan ditugu bere lanak eta obrak. Oraingoan, berriz, Gara egunkariak gaztelaniaz argitaratu duen berarekin egindako elkarrizketa baten aipua egin nahi dugu hemen. Kazetaria Fermin Munarriz izan da eta testu osoa jatorrizko bertsioan irakurri nahi duenak hemen egin dezake.
-Josemari Velez de Mendizabalek Euskonews-en orain bi hilabete egin zion elkarrizketa: www.euskonews.com/0558zbk/elkar_eu.html
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus