Donostia-San Sebastian. Ukraina, Europa eta mundua hankaz gora jartzen ari diren azken gertaera lazgarrien aurrean, Arantzazu Amezagak gogoeta egiten du bere blogeko sarrera batean, Nafarroatik eta bertako historiatik abiatuta, gerraren eta Putinen ekinbide hiltzailearen erabat kontrako jarrera agertuz. Lerroak gerra hasi eta gutxira idatzita daude, pasadizo gordinenak oraindik gertatzeke edo euren berri zabaltzeke zegoela.