euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arantxa Urretabizkaia eta Joseba Gabilondo Kaliforniako Unibertsitateko Global Conversations topaketan partaide

2007/11/06

Joseba Gabilondo, N'Gugi wa Thiong'o, zentruko zuzendaria, eta Arantxa Urretabizkaia
Joseba Gabilondo, N'Gugi wa Thiong'o, zentruko zuzendaria, eta Arantxa Urretabizkaia

PUBLIZITATEA

Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarra eta Joseba Gabilondo filologo eta irakasleak euskal literaturaren lekukotasuna eraman zuten Global Conversations topaketara. Irvine Kaliforniako Unibertsitateak antolatzen du topaketa eta joan den hileko 24, 25 eta 26an mundu osoko hizkuntza gutxituetako literatura adituak eta idazleak bildu zituen. Joseba Gabilondo eta Arantxa Urretabizkaia ‘Europako Ahotsak’ izeneko mahainguruan aritu ziren.
Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Joseba Gabilondo, euskal filologo, idazle eta, azken urteotan, literatura irakasle Michigan State University-n, euskal literaturaren ahotsak izan ziren Global Conversations jaialdian. Topaketa Irvineko Kaliforniako Unibertsitatean egin zuten, International Center for Writing and Translation zentruak antolatuta. Bertan Europa, Afrika, Asia eta Amerikako literatura gutxituen ordezkariak jardun ziren.

Urretabizkaia eta Gabilondoren parte hartzea topaketaren lehen egunean izan zen, urriaren 24ean. Europako Literatura gutxituei buruzko mahainguru batean aritu ziren, hizkuntza hauen berrindartze prozesuei buruz. Eurekin batera Tove Skutnabb-Kangas daniarra; Robert Phillipson ingelesa; Nuala Ni Dhomhnaill poeta irlandarra eta Timothy J. Reiss, New Yorkeko Unibertsitateko literatura irakaslea mintzatu ziren.


Lotura interesgarriak

Topaketaren webgunea
www.humanities.uci.edu

Joseba Gabilondoren webgunea
www.joseba.net

Arantxa Urretabizkaiari buruzko informazio gehiago
Literaturaren Zubitegian


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia