euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arantxa Anituak ez du FEVA lehendakari segituko; apirilaren 27ko bozen ondotik Asier Iriberrik hartuko lioke ordea

2024/03/25

Joan den larunbatean, martxoaren 23an, Zuzendaritza Batzordearen bilera egin zuen FEVAk eta Ohiko Batzar Orokorra deitu du
Joan den larunbatean, martxoaren 23an, Zuzendaritza Batzordearen bilera egin zuen FEVAk eta Ohiko Batzar Orokorra deitu du

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bost urtez FEVAko lehendakari izan ondoren, Arantxa Anitua agintealdia amaitzen du (gogora dezagun urtebete egin zuela, izendatua, Javier Ederraren ordea hartuz, eta estatutuen arabera aurkez daitekeen bi aldiak ahitu dituela) . Egun lehendakariorde den Asier Iriberri Plazaola mardelplatarrak hartuko lioke ordea, adostasunezko hautagaitzatzat aurkezten den zerrenda bakarreko buru izango baita. Idazkari eta diruzain karguak ere berrituko dira, hurrenez hurren, egungo Carlos Alberto Miguelenaren eta Elba Mocoroaren agintaldiak amaitzeagatik. Berrituko dira baita ere bi lehendakariorde, lau batzordekide eta Kontu Ikuskatzaile Batzordea.

Ohiko lekuko pasatzea izango da, beraz, batzuk zikloa amaitu eta beste batzuk hastea, kontinuismopean. Joan den larunbatean, martxoaren 23an, FEVAren Buenos Aireseko bulegoan egindako Zuzendaritza Batzordeko bileran, 2023ko txostena eta balantzea onartu ziren. Urteko Ohiko Biltzar Orokorraren, eta beraz haren baitango hauteskundeen data ere apirilaren 27an ezarri, eta 2024rako jardueren egutegia ere aurreratu zuten.

2024ko egutegia

Bi jarduera iragartzen ditu FEVAk Rosarion, maiatzaren amaieran baino lehen. Batetik Kudeaketa instituzionaleko Tailerreko hiru topaketetako lehena, eta bigarrenik urtean zehar emango diren bi Dantza Tailerretako bat, dantzariei zuzenduta (bestea, dantza taldeko zuzendariei zuzenduko zaie, Euskal Aste Nazionaletik gertuagoko datan). Horiez gain, aurtengo FEVA Musikarien Topaketa ekainaren 21, 22 eta 23an egingo da, Mar del Platan, eta bigarrena, Cordoban, udaberrian.

Urte erdi aldera aldera, San Nicolaseko Euzkal Etxeko sukaldari taldeak Sukaldaritza Tailer bat emango du; Mus Tailer Birtual bat ere eskainiko da, kasu honetan Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxearen eskutik; eta, berrikuntza bat, kirol praktikari lotutako lan bat egingo da. Jardueren zerrendari, pilota lan bat gehitu behar zaio, ikuspegi inklusibo eta transbersalez emana.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia