euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arantxa Anitua euskaldunen ordezkari, atzo Frantzisko Aita Santua Vatikanon bisitatu zuen Argentinako atzerritar gizataldeen ordezkaritzako parte

2019/02/21

Argentinako gizataldeen ordezkariak Vatikanoan (argazkia Infobae)
Argentinako gizataldeen ordezkariak Vatikanoan (argazkia Infobae)

PUBLIZITATEA

Vatikano Hiria. Argentinan bizi eta lan egiten duten berrogei gizataldeko ordezkari Frantzisko Aita Santua bisitatu zuten atzo Vatikanon, Argentinako Giza Eskubide eta Aniztasun Kulturaleko idazkari Claudio Avruj-ek antolatutako elkarretaratze batean. Bisitan “Argentina, Mosaico de Identidades” (Argentina, identitate bilgune) izeneko adierazpena eman zioten Aita Santuari, besteak beste migranteen, kolektibitateen eta errefuxiatuen eskubideak babesteko helburua duen ekimen eta agiria.

Euskal gizataldeko ordezkari Arantxa Anituak bidaiatu zuen, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakaria bera, eta FEVAko lehendakariordea izateaz gain, Buenos Aires hiriburuko Kolektibitateetako Emakumeen Sareko kide ere badena.

Bisita, “historikoa eta aurrekaririk gabekoa”, La Nacion egunkari argentinarraren arabera, emozioz beterik egin zuen ordezkaritzak eta bukatutakoan argazkia egin zuten kolektibitateetako ordezkariek Vatikano aurrean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia