euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arabatik mundura, Nazioarteko Poesia Lehiaketa: lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke, sariak eurotan

2024/04/24

‘Ernestina de Champourcin’ poesia-lehiaketaren 34. edizioaren afixa
‘Ernestina de Champourcin’ poesia-lehiaketaren 34. edizioaren afixa

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz,Araba. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak ‘Ernestina de Champourcin’ poesia-lehiaketaren 34. edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Lehiaketa nazioartekoa da eta helburu zehatzak ditu: euskarazko zein gaztelaniazko poesia sorkuntza bultzatzea, poeta berrien agerpena ahalbideratzea eta 27ko Belaunaldiko erreferente izan zen Ernestina de Champourcin (1905-1999) idazle gasteiztarrari omenaldia egitea.

Partehartzaileek 16 urte izan behar dituzte eta munduko edozein herrialdetatik bidali ahal dute euren lana. Idazle bakoitzak poema-sorta originala eta argitaragabea aurkeztuko du, gaia librea izango da, eta gutxienez 500 eta gehienez 700 bertsokoa. Euskarazko lanak jatorriz euskaraz sortuak beharko dute izan eta gaztelaniaz aurkezten direnak jatorriz gaztelaniaz idatzitakoak.

Azken epea, uztailaren 10a

Lanak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 10ean amaituko da eta bi modutara helarazi ahal izango dira: telematikoki, esan nahi baita Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen prozedura espezifikoaren bidez, ikus https://egoitza.araba.eus/es/-/certamen-de-poesiaernestina- de-Champourcín weborrian; edo aurrez aurre, Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean. Euskarazko zein gaztelaniazko sariak 2.000 eurokoak izango da. Dena den, oinarriak euren osotasunean, hemen irakur daitezke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia