euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Aquellos enormes ojos vascos”, pergaminotar baten maitasun eta desadostasun istorioa Bilboko Aste Nagusian

2019/12/31

Hernan Digilioren 'Aquellos enormes ojos vascos' ipuinaren irudia eta saria
Hernan Digilioren 'Aquellos enormes ojos vascos' ipuinaren irudia eta saria

PUBLIZITATEA

Pergamino, Argentina. Ez dakigu Aquellos enormes ojos vascos (Euskal begi handi haiek) ipuinaren protagonista Pergaminokoa den ala ez baina badakigu egilea hala dela. Eta Pergaminotik bidalitako testuarekin akzesita lortu duela Hernan Digiliok 2019ko Bilboko Aste Nagusiko Zazpigarren Literatura Lehiaketan. Saria Aste Nagusiko Antologian ipuina argitaratzea izan duela eta Bilboko baldosako itxura duen garaikurra.

Idazlearen esanetan, Aquellos enormes ojos vascos ipuinaren istorioa Bilbon bertan gertatzen da, Aste Nagusirako propio apaindutako Bilboko kaleetan. “Aste Nagusi giroan, Fito & Fitipaldis rock taldeko laguntzaile den argentinar baten eta neska euskaldun baten arteko maitasun eta desadostasun istorioa kontatzen du testuak. Euskal Herriko koloreak, usainak, alaitasuna eta ohiturak ere agertzen dira kontakizunean…”, azaldu dio Digiliok EuskalKultura.eus-i.

Argentinarrak modurik ez zuenez Bilbora saria eskuratzera bidaiatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk berak ekarri zion Argentinara, honek bestela Argentinara egindako bidaietako batean.

Pergaminotik Euskal Herrira

Hernan Digiliok ez du euskal sustrairik eta duela gutxi arte ez du Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearekin harremanik izan. Baina eskarmentu handia du Argentinako eta Espainiako literatura lehiaketetan --gaztelaniaz idazten du--, emaitza bikainekin gainera, eta hori dela eta animatu zen Bilboko Aste Nagusiko deialdira aurkeztera.

Bilbokoa ez da, ordea, pergaminotarrak Euskal Herrian jaso duen lehenengo saria. Izan ere, 2018an ere irabazi zuen sari bat San Fermineko Nazioarteko Mikro-Ipuin Lehiaketaren X. edizioan, 849 metros izenburuko ipuinarekin.

Nazioarteko bere jardunbidean Guadalajarako eta Txileko Santiagoko Liburu Azoketan egindako aurkezpenak ere aipatu behar dira eta baita Salamancako, Andaluziako eta Valentziako literatura lehiaketetan izan dituen partaidetza eta sariak. Zerrenda honi argitaratutako liburuak ere gehitu behar zaizkio, 2017ko El cuarto crisantemo, kasu.

Aquellos enormes ojos vascos ipuinari dagokionez, lehiaketako baldintzak direla-eta, oraingoz paperezko argitalpenean baino ezin da irakurri. Halabaina, jai egun hauetan irakurtzeko, Iruñean saritu zioten 849 metros mikro-ipuina utzi digu idazle argentinarrak, hauxe:

849 metros

Ayer ha sonado el chupinazo y el murmullo no ha parado de crecer. Nos han traído a Santo Domingo y hemos pasado la noche aquí. Se acerca algo grande, puedo presentirlo.

Escucho que cantan en la cuesta. No entiendo mucho sus voces pero aquí vienen nuevamente: “¡Gora, San Fermín! ¡Gora!”. Ya es el momento, debo correr.
Recorro endemoniado las bellas callejuelas. ¡Esto es tan distinto al lugar de donde vengo! Veo a los demás desplazarse entre el gentío, un cabestro me corta el paso y quedo cara a cara con un mozo estupefacto. He dejado atrás la Plaza Consistorial y la calle Mercaderes. La multitud delira, yo sigo corriendo. He perdido de vista a los míos pero la gente me anima y me guía por Estafeta. Debo continuar, el frenesí es inconmensurable. Llevo cuatro años preparándome para esto, me falta el último tramo hasta el callejón que desemboca en mi destino.

La marea me empuja hacia el albero, han sido tres minutos pero parecieron toda una vida. 849 metros de agitación y delirio.

De repente, todo es calma. Afuera se escuchan los gritos de la muchedumbre divirtiéndose con las vaquillas.

Debo recobrar el aliento, no es sencillo mover mis 640 kilos entre tanto desenfreno.

Zorionak, Hernán!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia