euskal diaspora eta kultura
2014/03/27
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Apirilean euskal jarduera ugari egingo dira Boisen, Basque Museum and Cultural Center-ek eta euskal komunitateak antolatuta. Honakoak dira:
-Apirilaren 3an Cyrus Jacobs/Uberuaga euskal ostatu historikoa ezagutzeko doako tourrak, 17:30tatik 20:30tara. Ondoren, Amuma Says No euskal talde boisetarrak kontzertua eskainiko du, doan ere, Leku Ona jatetxean.
-Apirilaren 5ean Annual Benefit Dinner and Auction festa egingo da Basque Center-en. Festa arratsaldeko seietan hasiko da eta enkanteaz gain Jesus Alcelay sukaldariak prestaturiko afaria egingo da.
-Apirilaren 10ean Euskal Etxean Kurt Koontz idazle eta bidaiaria, “A Million Steps” liburuaren egilea, hizlari izango da, Europan barrena eta Donejakue bidean egin dituen bidaiai buruz hitz egiteko. Hitzaldia 17:30tan hasisko da.
-Apirilaren 17an hileroko “Herria Dantza” euskal dantza ikastaroa, Euskal Etxean. Ikastaroa 17:20tan hasiko da eta ikasleek uztaileko San Inazio jaian erakutsi ahalko dute bertan ikasitakoa.
· Apirilaren 24an, “Berbetan” sailaren baitan Dave Lachiondok eta Mari Carmen Totoricak "Surviving Gernika" solasaldia eskainiko dute. Totorica Gernikako bonbardaketaren lekuko izan zen. Arratsaldeko 17:30tatan hasiko da hitzaldia.
Informazio gehiago, Euskal Museoaren webgunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus