euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Apirilaren 30ean Belfast-en egingo den 4. Bertso Dinner-erako izen-emate epea irekita; 50 plaza bete dira jada!

2011/02/02

Jon Maia eta Maialen Lujanbio izan ziren 2010eko Bertso Dinner-eko gonbidatuak; irudian, 'gasolina' hartzen Belfasteko kaleetan egin zuten osteratxoan (argazkia Iñaki Irigoien)
Jon Maia eta Maialen Lujanbio izan ziren 2010eko Bertso Dinner-eko gonbidatuak; irudian, 'gasolina' hartzen Belfasteko kaleetan egin zuten osteratxoan (argazkia Iñaki Irigoien)

PUBLIZITATEA

Adi Belfasteko euskaldunek antolatzen duten Bertso Dinner-era joan nahi duzuenok: izena emateko epea ireki berria da eta dagoeneko 54 lagunek hartu dute lekua. Aurten jaia apirilaren 30ean egingo da, eta Amets Arzallus eta Andoni Egaña izango dira gonbidatuak. Urtetik urtera gero eta jende gehiago biltzen da ekitaldi honetara: Belfasteko euskaldunak, euskal munduan interesa duten irlandarrak eta Euskal Herritik hegazkinez etorritako hainbat lagun (Biarritzetik eta Bilbotik 'low cost' hegaldiak baitaude Dublinera).

Belfast, Irlanda Iparraldea. Aurten ere ari dira Belfasteko euskaldunak Bertso Dinner-a (bertso-afaria euskal-irlandar estiloan) antolatzen. Hitzordua apirilaren 30ean izango da eta Amets Arzalluz eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan. Laugarren edizioa izango da aurtengoa eta gero eta lagun gehiago ari da biltzen: lehen urtean, 2008an, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes aritu ziren eta 50 bat lagunek hartu zuten parte. Iaz, Maialen Lujanbio eta Jon Maia izan ziren kantari, eta 114 lagun bildu ziren afarira.

Bertso Dinner-eko antolatzaileek bertan parte hartu nahi dutenei afarian izen-emateko epea irekita dagoela jakinarazi nahi izan diete. Urtero leku guztiak bete egiten omen dira eta, EuskalKultura.com-i azaldu diotenez, interesa duenak hobe du lehenbailehen lekua hartzea. Dagoeneko 54 lagunek eman dute izena.

Erreserba egiteko idatzi e-maila bertsodinner@gmail.com helbidera, bertan aipatuz etorriko direnen izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa bidali.

Antolatzaileek Facebooken orria egin dute, eta bertan jarraitu ahal izango dira afariaren berriak: www.facebook.com/bertsodinner

-Low cost hegaldi bilatzailea Biarritzetik eta Bilbotik.
-Iazko Bertso Dinner-eko saioa
Hitzetik Hortzera programan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia