euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Apirilaren 30a, AEMIren Batzarrean diaspora edo migrazioei buruzko lan proposamenak aurkezteko azken epea

2021/04/13

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Diaspora edota migrazioen mundua landu baduzu eta horien inguruko azterketa, gogoeta edo ikerlan edo paperik jendaurretu nahi baduzu, garaiz zaude uda azkenean Donostian egingo den AEMIren Batzarrean aurkezteko. Gogora dezagun AEMIko (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) parte dela Eusko Jaurlaritza bere Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez, eta aurten AEMIren 2021eko Batzarreko anfitrioi eta antolatzaile izango dela Donostiako Miramar Jauregian irailaren 29tik urriaren 3ra.

AEMIren 31. Batzar honen goiburua "Diasporen eta euren jatorri-herrialdeen arteko harremanak: migrazio berriak, itzulera mugimenduak eta testuinguru historikoa (erroak)" izango da eta beraz gai-eremu zabal batean aurkeztu ahal izango dira txostenak. Zeuk ere lanen bat aurkeztu nahi izango bazenu, ez ahaztu apirilaren 30a dela azkeneko epea proposatu nahi duzun lanaren 200-300 bat hitzeko laburpena bidaltzeko Benan Oregiri (Benan-Oregi@euskadi.eus) edo Naiara Bedialaunetari (N-bedialauneta@euskadi.eus), kurrikulum labur bat erantsita.

Batzarraren hizkuntza ingelesa izango da. Pandemiak eraginik izan dezake izaera presentzialari dagokionez, baina antolatzaileen asmoa egin egitea da eta saioak edonola ere online segitu ahal izango dira.

Edozein zalantza argitzeko, ikus hemen edo antolatzaileen goian aipatutako emailetara luza dezakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia