euskal diaspora eta kultura
2014/04/17
PUBLIZITATEA
Bartzelona, Katalunia. Literaldiak, Bartzelonako euskal literatura jaialdiak, hamar urte beteko ditu 2014 honetan eta euskal etxeak egitarau zabala prestatu du, euskal literatura ezagutarazteko proposamen berriekin. Jaialdiak hainbat arlo desberdin jorratuko ditu: literatura, musika, dantza, erakusketak eta gehiago, ikuspegi ahalik eta oparoena emateko asmoz.
Egitaraua apirilaren 23tik maiatzaren 28ra luzatuko da, eta euskal etxeak azpimarratu duenez, ekitaldi gehienak doakoak izango dira, euskal kultura eta literatura denontzat eskuragarri egon daitezen.
Hauxe da egitaraua, Bartzelonako beste hitzordu euskaldun batzuekin batera:
-Apirilaren 23a: Euskal Etxea Ranbletan, euskal idazleak liburuak sinatzen
-Apirilaren 24a: 20:00etan, Euskal Etxean, Elena Moreno idazleak "Donde quiera que estés" liburua aurkeztuko du. Sarrera libre eta doan
-Apirilaren 25a: 20:00etan, SAT antzokian, Kukai eta Ttanttaka taldeek "Hnuy Illa" dantza ikuskizuna aurkeztuko dute. Joseba Sarrionandiaren lanean oinarritua. Sarrerak: 15€ (bazkideak 10€)
-Apirilaren 26a: 20:00etan, Euskal Etxean, "Hondakindegia" ikuskizun poetiko-musikatua, Mikel Ayerbe eta Iñigo Aztizekin. Libre eta doan
-Maiatzaren 9a: 20:00etan, Euskal Etxean, "Bahía de la Concha" antzezlana, Carlos Zabala eta Paul Berrondorekin. Sarrerak: 8€
-Maiatzaren 10a: 20:00, Euskal Etxean Doctor Deseo taldearen kontzertu akustikoa. Sarrerak: 5 euro, bazkideak doan aldez aurretik izena emanez
-Maiatzaren 15a: Girona Zinemetan, 20:00 "Ander" luzemetraia, Homofobiaren aurkako egunaren baitan. Sarrera 4,5 euro; bazkideak 3 euro
-Maiatzaren 16a: 20:00, Euskal Etxean, "Argi eta garbi", Juan Arrosagarayren erakusketaren inaugurazioa. Sarrera libre eta doan
-Maiatzaren 17an: 21:00etan; Razzmatazz 2 aretoan, Doctor Deseo taldearen kontzertua. Sarrerak lehiatilan 18 euro, aurretik 15 euro
-Maiatzaren 23a: 20:00etan, Euskal Etxean, "Hobe kontatzen ez badidazu", euskarara itzulitako ipuin katalanen antologiaren aurkezpena. Aritz Galarraga antologiaren zuzendariarekin eta egileekin. Sarrera libre eta doan
-Maiatzaren 24a: 20:00etan, Euskal Etxean, "Bi bala" bertso ikuskizuna. Sarrera libre eta doan
-Maiatzaren 28a: 19:30etan, Euskal Etxean: Mihiluze telebista saioan oinarritutako lehiaketa, Bartzelonako euskara ikasleekin
Era berean, aurreko urteetan egin zen bezala, Twitter sare sozialean mikroipuin eta ipuintzar lehiaketak egingo dira. Argibide gehiago: bilatu Twitterren #mikroipuina #mikroconte #ipuintzarra #megaconte hashtag-ak.
-Informazio gehiago Literaldia 2014ren webgunean
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus