Buenos Aires, Argentina. Bi urtean behin berritzen du Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) bere lehendakaritza. 2018 honetan, eta Hugo Andiazabalen lau urteko agintaldia bukatuta –gogora dezagun Andiazabal 2014an izan zela hautatua lehen aldiz eta 2016an berrautatua– segidakoa izango dela pentsa daitekeen zerrenda, bajarra, aurkeztuko da hauteskundeetara. Beraz eta hauteskunde prozesua normaltasunean burutzen bada Javier Ederra bahiatarrak, egungo idazkariak, hartuko dio txanda Hugo Andiazabali bere kudeaketan.
Lehendakari karguarekin batera, erakundeko buruzagitzako beste bi kargu gorenak berritu behar dira aurten, idazkaria eta diruzaina. Kargu hauetarako izangaiak Carlos Miguelena eta Elba Mocoroa dira.
Hau da zerrenda osoa:
- Javier Ederra (lehendakari), kargu pertsonala (Union Vasca, Bahia Blanca)
- Carlos A. Miguelena (idazkari), kargu pertsonala (Lagun Onak, Pergamino)
- Elba L. Mocoroa (diruzain), kargu pertsonala (Gerora, Cordoba)
- Batzordekide titularra: Maria Susana Mendizabal, Gure Etxe Maitea, Olavarria (bi urte)
- Batzordekide ordezkoa: Pedro Furrer Mendizabal, Gure Etxe Maitea, Olavarria (bi urte)
- Batzordekide titularra: María Cristina Arregui, Zazpirak Bat, Rosario (bi urte)
- Batzordekide ordezkoa: Carlos Ibarbia, Zazpirak Bat, Rosario (bi urte)
- Batzordekide titularra: Maria Angeles Oñederra, Toki Eder, Jose C. Paz (bi urte)
- Batzordekide ordezkoa: Martín Colombet, Toki Eder, Jose C. Paz (bi urte)
- Batzordekide titularra: Maria Aranzazu Zubillaga, Euzko Etxea, Necochea (bi urte)
- Batzordekide ordezkoa: Diego Zubillaga, Euzko Etxea, Necochea (bi urte)
- Kontu ikuskatzailea: Ana Victoria Idigoras, Euskaldunak Denak Bat, Arrecifes (urtebete)
- Kontu ikuskatzailea: Hugo Andiazabal, Arbola Bat, Junin (urtebete)
- Kontu ikuskatzailea: Alicia Aguirre, Denak Bat, Mendoza (urtebete)
Hauteskundeak FEVAren Urteko Ohiko Biltzarraren baitan izango dira, apirilaren 21ean Buenos Airesen, goizeko 9:30etatik aurrera, Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan (Belgrano 1144). FEVAk gogorarazi du bertan parte hartzeko, erakundeetako delegatuek euren instituzioaren baimen idatzia ekarri behar dutela eta euskal etxeek, parte hartzeko, euren Izaera Juridikoa indarrean agertu behar dutela.