Euskal Herriarekiko atxikimendua adierazi dute aurten ere Argentinako hainbat euskal etxek Aberri Eguneko ospakizunen baitan. Proposamenak ugari eta ezberdinak izan dira eta kasu batzuetan euskal egoitzen barruan ospatu den bitartean, beste batzuetan kalean eta komunitateari begirako aktibitateak izan dira. Datozen lerroetan, eta ugari izan diren ekitaldi eta elkarretaratzeen adierazgarri, Aberri Eguneko ospakizun horien irudi hautu batzuk bildu ditugu, gure eskura apiril hastapenetik iritsirik.
Buenos Aires, Argentina. Apirilaren 5ean ospatu da urten Aberri Eguna Euskal Herrian baina urtero bezala, Argentinako euskal etxe gehienek atzeratu egin dituzte euren jai eta elkarretaratzeak honela egiteko tradizioa baitago batez ere Hego Konoan, "ahalik eta jende gehien bildu ahal izateko", diote. Hori dela eta, deiak apirilean zehar gauzatu dira, beti ere Egunaren esanahia aldarrikatuz eta euskal aberriarekiko engaiamendua nabarmenduz
Izan daitezen datozen irudi hauek Aberri Eguneko 2015eko ospakizunen adierazgarri, berez ospatzeko deiak askoz ere gehiago izan badira ere. Hona bildu ditugun irudiak honako euskal etxeei dagozkie: Arrecifes, Bariloche, Buenos Aires, Cordoba, Jose C. Paz, Mar del Plata, Olavarria, Viedma eta Villa Maria.