euskal diaspora eta kultura
2008/06/17
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. ‘Apelli2
vascos’ aldizkari elektronikoa 2004 urtean jaio zen, ‘Euskal Abizenak’ aldizkaria sareko buletin bihurtu zenean. Argitalpenaren arduradun Fernando Lopez Permisánek azaltzen dizkigu aldaketaren arrazoiak: ‘Euskal Abizenak paperean argitaratzen zen, bi hilero eta lau hizkuntzatan (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa). Ahalegin handia zen baina bi hilean behin argitaratzen zenez ezin genuen aktualitatea bildu'. Sarera eta PDF formatora aldatzean aldizkaria astekari bihurtu zen eta dagoeneko 192 ale argitaratu dituzte.
Irakurleen harrera urte hauetan 'oso ona' izan da eta aldizkariak herrialde desberdinetan ditu harpidetuak: Euskal Herria, Katalunia eta espainiar estatuan gehienak, baina baita AEB, Argentina, Frantzia, Mexikon...
ere. ‘Harrigarria da, baina AEBko harpidetuak ez datoz Idaho edo Nevada bezalako estatu euskaldunagoetatik, baizik eta Texas, Arizona edo Floridatik... Mexiko, Kuba eta Puerto Ricoko emigrazioa jaso zuten estatuetatik, alegia', azaltzen du Lopez Permisánek. ‘Eta gero kasu bitxiak ere badaude, adibidez Korea eta Japoniako harpidetuak'.
Urteurrena irakurleekin ospatu asmoz aldizkariko arduradunek genealogiari buruzko liburu bat oparituko diete hil bukaera bitartean azken alea erosi edo harpidetzen direnei (buletinaren ale baten prezioa 3 euro dira eta urteko harpidetza - 48 buletin inguru- 18
euro). Gainera aldizkariak irakurleei euren familien antzinako argazkiak bidaltzen jarraitzeko gonbitea egiten die. Argazkiak buletinaren portadan agertzen dira eta aldizkariaren webgunean ikusgai dagoen Argazki Galerian plazaratzen dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus