euskal diaspora eta kultura
2012/12/03
PUBLIZITATEA
Bragado, Argentina. Bost eguneko egitaraua burutu zen azaroaren 21etik aurrera Bragadon Florencio Constantino Antzoki-Kultur Gunearen berrinaugurazioa dela eta. Programa, antolatzaileek iragarri bezala garatu zen egunetan zehar, salbuespen batekin: Cristina Fernandez presidentearen bideokonferentzia bertan behera geratu zen ekitaldiarekin zerikusirik ez zuten arrazoiengatik. Hala ere, eta La Voz de Bragado herriko egunkarian islatu bezala, “azkenean gure Kolosoa, Constantino Antzokia, martxan dago berriro ere eta inaugurazioarekin batera bragadotar guztion ametsa bete egin da. 1979an erortzen hasi zen eraikinak bere bizitasuna berreskuratu du, azken urte hauetan udaletxetik pasatutako gobernuei esker”.
[Programa oparoa burutu zen Florencio Constantino Antzoki-Kultur Gunearen berrinaugurazioan. Ekintza batzuk Antzokiaren aurrean egin ziren; beste batzuk, ostera, Antzokiko aretoetan. Irudietan, Bragadoko alkate Aldo San Pedro eta alkate ohi Ricardo Vicente Ienco sarrerako xingolak mozten; zeremoniara bildu zen jendea; Florencio Constantino gogoratzen duen plaka; eta kalean egin ziren ikuskizunetako bat (argazkiak La Voz de Bragado egunkaria)]
[Burutu ziren ikuskizunen artean, aipatu behar da Constantinoren bizitzan oinarrituta dagoen 'Herriaren bihotza zeukan gizonaren ahotsa'. Lan honen gidoi eta zuzendaritza Felipe Amadorena izan da (argazkiak La Voz de Bragado egunkaria)]
[Antzoki-Kultur Gunearen inaugurazioaren baitan, Florencio Constantinoren gorpuzkinak herriko hilerritik egin berria den Mausoleora eraman ziren. Lagundu zuten segizioa egiten Ortuellako alkate Oskar Martinezek, Euskadiko Ordezkaritzako ordezkariek, Bragadoko alkate Aldo San Pedrok eta Bilbotik propio etorritako Rosa Prado tenorearen ilobak, beste hainbaten artean (argazkia EE)]
[Igandean ere Jorge Fronti irakaslea zuzendari duen ‘Enrique P. Maroni’ Udal Bandaren emanaldia egin zen Kultur Gune berriko eskaileretan. General Pinto, General Viamonte eta Chacabucoko bandek ere jo zuten emanaldian (argazkia Euskadiko Ordezkaritza)]
[Rosa Prado tenorearen ilobari Mausoleoaren giltza bat eman zitzaion. Argazkian Oskar Martinez Ortuellako alkatea eta Rosa Prado (argazkia Euskadiko Ordezkaritza)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus