euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Antzinako' elkartea 1900 aurreko Nafarroako bataio eta ezkontza-agirien datuak ari da sarera biltzen

2013/02/21

Dokumentu historikoak zaharberritzen Nafarroako Artxibo Nagusian (argazkia Antzinako)
Dokumentu historikoak zaharberritzen Nafarroako Artxibo Nagusian (argazkia Antzinako)

PUBLIZITATEA

Antzinako elkarteak lan eskerga egiten du Euskal Herriko genealogia artxibo eta informazio iturrien zabalkuntza arloan. Genealogiaren munduan hasi nahi dutenei laguntzeko asmoz, elkarteak webgunean eta Facebook orrian Diasporako zein Euskal Herriko erabilgarri izan daitezkeen atariak aipatzen ditu; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kasuan, esaterako, elizbarrutietako artxiboak, online kontsulta baitaitezke. Nafarroaren kasuan, aldiz, agirien informazioa ez dago sareratuta, baina Antzinakoko kideak datu horiek digitalizatzen ari dira eta dagoeneko webgunean kontsulta daitezke horietako asko, 1599-1899 bitartekoak.

Donostia-San Sebastián. Antzinako elkartea abiapuntu on bat da arbasoen istoria ikertzen hasten diren genealogia zaleentzat. Jarraian, zuhaitz genealogikoa egiteko arbasoen datuen bila ari direnentzeko zenbait webgune erabilgarri aipatuko ditugu, Aintzinakok ere orrialdeetan aipatzen dituenak.

Batetik, Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan 1900 aurreko dokumentuen bila ari direnentzako iturri oinarrizkoa dira hiru herrialde hauetako elizbarrutietako artxibo digitalak:

-Araba: http://siga.ahdv-geah.org
-Bizkaia: http://internet.aheb-beha.org
-Gipuzkoa: http://mendezmende.org

Iparraldeko datuen bila ari direnak, webgune honetara jo dezakete: http://earchives.cg64.fr.

Aldiz, Nafarroari dagokionez elizbarrutiko artxiboak ez daude sarean. Hala ere, eskatu nahi den dokumentuaren data jakinik, agiri hori eska daiteke, e-maila idatziz elizbarrutiko artxibora (archivo@iglesianavarra.org).

Nafarroako datuak, Antzinakon

Hala ere, nola jakin zein den nahi dugun dokumentuaren data? Bada, hortxe ari da lanean Antzinako. Izan ere, elkarteko bazkideak bolondres ari dira Nafarroako hainbat herrietako jaiotza eta ezkontza agirien datuan digitalizatzen. Sarean jarri dituzte jada Nafarroako 30 bat herriren datuak, Aldatz-etik Zutza-ra. Artxiboa edonork kontsulta dezake, doan, Antzinakoren webgunean, hemen.

Gauzak errazte aldera, Antzinakok artxiboa erabiltzeko zenbait aholku ematen ditu. Hasteko, herri bat aukeratyu behar da herri horretako datuak ikusteko. Jarraian herri horretako datuak abizenaren arabera kontsulta daitezke edo, datu guztiak ikusi nahi izanez gero, "Modu kronologikoa" aukeratu. 

Bilaketa abizenaren arabera egin nahi baldin bada "modo interrogación" (sic, hala ipintzen du) aukeratu behar da eta jarraian abizena idatzi (grafiari buruzko zalantzak daudenean * erabil daiteke). Dokumentuaren datuak eta data topatuta, agiri hori Nafarroako elizbarrutiaren artxiboan eska daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia