euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Antxon Merceroren 'Baserri galdua' eman dute Santiagon; euskal laguntza Txileko deszentralizazio prozesuan

2011/08/13

Ana Urchueguia Antxon Merceroren 'Baserri galduak' filmaren aurkezpenean Las Condesko Estadio Español-en. Ondoren ardo baterako gonbitea egin zen bertako Isabel La Catolica aretoan (argazkia Estadio Español)
Ana Urchueguia Antxon Merceroren 'Baserri galduak' filmaren aurkezpenean Las Condesko Estadio Español-en. Ondoren ardo baterako gonbitea egin zen bertako Isabel La Catolica aretoan (argazkia Estadio Español)

PUBLIZITATEA

Antxon Mercero zinegile lasartearraren 'Baserri galdua' laburmetraia aurkeztu eta eman berria dute Txileko Santiagon, 'Colectividad Vasca de Chile' izeneko euskal etxearen egoitza den Las Condeseko Estadio Español delakoan. Dokumentalak, Lasarte udalerrian geratzen diren azken baserriak hartzen ditu gai gisa. Bestalde, prentsa txiletarrak Euskadiko eta Txileko gobernu eta administrazioen artean sinatutako akordioaren berria islatu du, Andeetako herrialdeak bultzatu nahi duen deszentralizazio prozesuan lagungarri izan daitekeelakoan.

Santiago, Txile. Vicuña Mackenna-n egoitza duen betiko Euzko Etxeaz gain, duela ia bi urtedanik euskal etxea gisa onartua dagoen bigarren talde bat dago Santiagon, Colectividad Vasca de Chile izenpean eta egoitza Las Condesko Estadio Español delakoaren baitan duena. Leku eta testuinguru horretan, eta euskal txe horretako kide eta lagunen aurrean Antxon Mercero zinegile lasartearraren 'Baserri galdua' dokumentala aurkeztu eta eman zen uztailaren 28an, ehun bat jende bildu zituen hitzordu batean.

Txile eta Perurako Euskadiko ordezkaria, Ana Urchueguia, izan zen bertan. Ez da ahaztu behar oraingo kargu honetarako izendatua izan arte, hogeitik gora urtez izan zela Urchueguia Lasarteko alkate, eta beraz bera buru zuen Udalak bultzatu eta lagundu zuela filma. Laburmetraiak Lasarteko azken baserriak hartzen ditu gaitzat, jakina denez Donostia ondoan den Lasarte urte gutxietan landa-eremu berde izatetik, zementu-esparru eta hirigune izatera pasatu baita azken hamarkadetan.

Bestalde, eta Santiagoko gaiekin segituz, bertako prentsan argitara emaniko artikulu batek Txileko deszentralizazioaren gaia hartu du hizpide, eta prozesu horretan Eusko Jaurlaritzak eskaini dezakeen lankidetza, izan ere Euskadiko SPRIk eta Txileko Eskualde-Garapenerako Azpi-Idazkaritzak sinatutako akordio baten harira, Euskadiren Txileko Ordezkaritzatik adierazi dutenez.

"Eusko Jaurlaritzak deszentralizazio prozesuan lagunduko du" titulupean Txile herrialde osoan zabaltzen den El Diario Financierok argitaratu du artikulua, aipaturik bi erakundeek Bilbon izandako elkarretaratzea, ordezkaritza txiletar batek Europara egindako bira baten azkeneko txanpan.

Akordio honen helburua SPRI Txileko erregio-gobernuei eta Garapenerako Erregio Partzuergoei lankidetza teknikoa ematea da eta erraztasunak ematea  Txile eta Euskadiren arteko praktika onei, elkarlana bultzatuz zientzia, teknologia eta berrikuntza gaietan, dio Txile eta Perurako Euskadiren Ordezkaritzatik jendaurretu den oharrak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia