euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Antso Jakituna Fundazioaren bekak euskal unibertsitarientzat euskal gaiak landuz

2013/04/17

Antso Jakituna Fundazioaren egoitza Gasteizen
Antso Jakituna Fundazioaren egoitza Gasteizen

PUBLIZITATEA

Euskal Herriari buruzko ikerketak egiteko Antso Jakituna Fundazioak urtero ematen dituen bekak eskuratzeko deialdia zabalik da. Bekak Euskal Herriko edozein unibertsitatean matrikulatutako ikasleei zuzenduta daude eta euskal gaiei buruzko ikerketa bultzatzea dute helburu. Fundazioak 600 euroko bi beka banatuko ditu eta lanak uztailaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira. 25 orrialdeko luzera beharko dute izan gehienez. Aurreko edizioetako saritutakoen artean izan da euskal diasporari lotutako gai irabazlerik.

Vitoria-Gasteiz. Euskal kultura, zientzia, historia, geografia, hizkuntza, literatura, artea... Euskal Herriko edozein gairi buruzko ikerketa lanak aurkeztu beharko dira –euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez idatziaz- 1998tik Sancho el Sabio Fundazioak urtero ematen dituen diru-laguntzen XVI. edizio honetan parte hartzeko. Unibertsitate ikasleen artean ikerketa bultzatzeaz gain, Antso Jakituna Fundazioaren edozein motako funtsen (bibliografikoak, dokumentalak, hemerografikoak...) erabilera bultzatu nahi du fundazioak eta puntu hau parte hartzeko baldintzetako bat.

Lanak aurkezteko azken eguna 2013ko uztailaren 31 izango da, 14:00etan eta epaia urrian emango da aditzera. 600 euroko bi sari banatuko dira. Oinarriak osotasunean, hemen (pdf)

Pasa den edizioko irabazleak:

  • Garazi Urkiola, berak aurkeztutako lana izanik: Gaztelerazko eslogan dilogiko eta polisemikoen euskaratzea: itzulpen konparazio eta estrategiak
  • Jon Ander Ramos, honako izenburuko lanaekin: De toros y romerías. Fiesta e identidad: la asociación Vasco Navarra de Beneficencia y las fiestas en honor a la Virgen de Begoña en la Habana (1883)
  • Virginia López de Maturana, honako lanaz: La construcción del imaginario simbólico en Vitoria durante el franquismo: la alcaldía de Luis Ibarra (1957-1968)

LEIHAKETAREN OINARRIAK
 
1. Sancho el Sabio Fundazioak, Euskal Herriari buruzko Unibertsitate Mailako Hamaseigarren Ikerketa Lehiaketa antolatu du, Unibertsitateko ikasleei zuzendua. Honela, gazteen artean euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazio ko fondoen erabilpena suspertu nahi da
 
2. Lehiaketa honetan Euskal Herriko edozein unibertsitatetan matrikulatutako unibertsitate-ikasle guztiek parte har dezakete. Partaideek, ikasle direla frogatzeko, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute beraien lanarekin batera
 
3. Aurkeztutako lanek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 
 
- Gehienez 25 orrialdetako luzera izan beharko dute, tarte bikoitzez idatziak
- Euskal Herriko lurraldeetako edozein hizkuntza ofizialetan idatzirik egotea, hau da, euskaraz, gazteleraz edo frantsesez
- Euskal Herriarekin loturik dagoen edozein arlo edo gairi buruzkoa izatea (kultura, zientzia, historia, geografia, hizkuntza, literatura, artea e.a.) 
- Ikerketa, jatorrizko lana eta argitaratu gabea izatea
- Ikerketa lana egiteko Sancho el Sabio Fundazioko fondoak (bibliografikoak, dokumentalak, hemerografikoak edo bestelakoak) kontsultatu izana, atal batzuen ikerketarako behintzat
- Egileak irakasle baten bermea izatea. Irakasle bakoitzak ikasle bakar bati eman diezaioke bermea deialdi bakoitzean. Berme hau egiteko, Fundazioak dagokion inprimakia bananduko du
 
4. Lana eskura entregatu beharko da edo bestela postaz zein beste moduren batetan Sancho el Sabio Fundaziora bidaliko da: Sancho el Sabio Fundazioa (Portal de Betoño, 23 – 01 013 Vitoria-Gasteiz). Lana aurkezteko epea 2012ko uztailaren 31an bukatzen da, arratsaldeko 14:00. Epe hau pasa ondoren heltzen diren lanak ez dira onartuko, nahiz eta aurretik zertifikatuta egon
 
5. Lehiaketa honen epaimahaia Sancho el Sabio aldizkariko zuzendaritzak osatuko du. 6.600 eurotako eta “Sancho el Sabio” aldizkaria bildumaren bi sari emango dira. Saritutako lanak Sancho el Sabio aldizkarian argitaratuko dira. Epaimahaiak bi sariak edo sarietako bat eman gabe utzi ahal izango du, edo kopuru osoa lan baten edo batzuen artean banatu. Epaimahaiak hartzen duen epaia 2013ko urrian, saritutako partaideei jakinaraziko die zuzenean eta Fundazioko egoitzean ezagutzera emango da
 
7. Aurkeztutako lanei buruzko korrespondentziarik ez da egongo. Saritu ez diren jatorrizko lanak Fundazioan jaso ahal izango dira epimahaiaren erabakia ematen den egunetik bi hilabete pasa arte
 
8. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzea supos atzen du

-Antso Jakituna Fundazioaren webgunea:www.fsancho-sabio.es


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia