euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Antolatzaileek "Buenos Airesek EH ospagai" (BAC) ekitaldiko mapa ezagutarazi dute

2017/03/17

2017ko "Buenos Airesek EH ospagai" edo "Buenos Aires Celebra al País Vasco"ren mapa, parte hartzaile eta postuekin
2017ko "Buenos Airesek EH ospagai" edo "Buenos Aires Celebra al País Vasco"ren mapa, parte hartzaile eta postuekin

PUBLIZITATEA

Bihar larunbata martxoaren 18an hiriburu argentinarrera "Buenos Airesek Euskal Herria ospagai" edo "Buenos Aires Celebra al País Vasco" izeneko egun osoko ekitaldira etortzeko asmoa dutenentzat, Laurak Euskal Etxeak ospakizunguneko mapa plazaratu du, Buenos Airesen bihotzean, Mayo Etorbidean trafikoari itxiko zaizkion kaleetan ipiniko diren oholtza, denda, saltoki eta gainerakoen berri emanez.

Buenos Aires, Argentina. Dena dago prest bihar larunbateko "Buenos Aires Celebra" (BAC) ekitaldiari hasiera emateko. Gogoan hartu behar da aurtengoan Laurak Bat-en 140. urteurrena ospatzeko programarekin uztartzen dela, Laurak Bat-en urtebetetzeko ekitaldiak igandean bukatuko direlarik.

BAC-i dagokionez, baina, informazio honen ilustragarri ipini dugu azken orduotan Laurak Batek zabaldu duen mapa, parte hartu behar dutenek errazago moldatu eta lekuak egoki topa ditzaten (segi etengabe gertatzen diren eguneratzeak Laurak Bat-en Facebook kontuan).

PARTE HARTZAILEAK ETA PROGRAMA

Hona 2017ko BACen hartuko duten parte euskal etxe, elkarte eta erakundeen zerrenda.

Musika taldeak
-
Lagun Onak Abesbatza
-Ixilik
-Zutarriak

Dantza Taldeak
-Buenos Airesko Eusketxe-Ekin Dantzari Taldea
-La Platako Euzko Etxea
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
-Cañuelasko Denak Bat
-Lomas de Zamorako Denak Bat
-Jose C. Pazeko Toki Eder
-Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
-Buenos Airesko Euskaltzaleak
-Bahia Blancako Unión Vasca
-Rosarioko Zazpirak Bat
-Pergaminoko Lagun Onak
-Chivilcoyko Beti Aurrera
-Euskal Echea Ikastetxea
-Chacabucoko Guillermo Larregui
-Maipuko Anaitasuna
-Lapridako Lagunen Etxea
-Buenos Airesko Laurak Bat

Stand Gastronomikoak
-
Laurak Bat
-Euskaltzaleak
-San Nicolaseko Euzkal Etxea
-Sagardi Jatetxea
-Txindoki taldea (talde gastronomikoa)
-Burzako Jatetxea
-Haritza Jatetxea
-Rosarioko Zazpirak Bat Jatetxea
-Getxo Jatetxea
-Club Burzako Jatetxea
-Markina esnekiak
-Mesedez Jatetxea, eta kafe eta tartak, Izozkiak eta zukoak, txibierroak eta Itsaskiak

Artelanak eta euskal produktuak
-
Eliana Dubarry
-Andrea Meana
-Virginia la Orden
-Iparraldeko Euskal Etxean eskuz egindako baserriak
-Gure Gutiziak
-El Vasquito Paletak
-Granalla abarkak
-Over Trails Turismoa
-El Mundo esnekiak

Erakundeak
-
Laurak Bat
-Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza
-Euskal Echea Ikastetxea
-FEVA
-Nafarroako Gobernua
-EuskalKultura.com
-FECOBA

Kultura
-
Euskara, kirolak, argitalpenak, genealogia, txiki gunea, Gure Esku Dago

PROGRAMA ORDUZ-ORDU

KALEAN:
-12:00etan, Euskal Echea Eskolako ikasleen kabalkada
-12:15etan, Agintarien agurra
-13:00etan, Korrika
-13:15etan, Ezpata-dantza eta Lore Arkuak (euskal etxe askotako dantzariak partaide)
-15:30etan, Fandango eta Arku Mistoak (euskal etxe askotako dantzariak partaide)
-17:45etan, Kalejira

OHOLTZA NAGUSIA
-12:30etan, Lagun Onak abesbatzaren emanaldia
-13:15etan, Txistularien emanaldia
-14:00etan, Dantza erakusketaren lehenengo zatia
-15:00etan, Zutarriak taldea (musika)
-15:30etan, Danborrada
-16:00etan, Ixilik taldea (musika)
-16:45etan, Dantza erakusketaren bigarren zatia
-17:30etan, Azken fandangoa

BIGARREN OHOLTZA
-12:30etan, Herri kirolak: aizkolariak eta sokatira
-13:15etan, Sukaldaritza Tailerra Itziar Aguirre eta Koko Egozkueren eskutik
-15:00etan, Txikientzako jolasak
-15:15etan, Sokatira
-15:30etan, Plazako dantzak Aitor Alava zuzendari

Facebook, Buenos Aires Celebra al País Vasco - Laurak Bat



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia