Medemmilgo Liburuaren Egunak azokako irudia, euskal standarekin, mahi atzean John Ricaurte, ator urdinez.
Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeak stand batekin hartu du parte Kolonbiako Medellin hirian 30.000tik gora bisitari, 62 stand, 14 jarduera akademiko eta literatura eta musika alorreko beste hainbat tailer eta ekimenekin bi egunez garatutako Liburuaren Egunak Azokaren bederatzigarren edizioan. Euskal gaia zeukaten eta euskaraz zeuden zenbait libururen artean, stand-ak euskal etxeko John Alejandro Ricaurteren Antioquiako euskaldunei buruzko liburua izan zuen erakusgai.
Medellin, Kolonbia. Liburuaren Egunak Azoka apirilaren 24 eta 25ean egin zen Medellinen eta bere bederatzigarren edizioan hogeita hamar pertsonatik gora bildu zituen larunbat eta igandez Antioquiako hiriburuko Carlos E Restrepo parkean ezarritako stand eta instalazioetan.
Azoka osatzen zuten stand-en artean, Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeak ipinitakoa zegoen eta euskal elkarte horretako arduradun den Catalina Fernandezek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, hainbat jende pasatu zen bertatik. "Euskal kultura zabatzearren jarri genuen standa, eta euskal literaturako zenbait titulu, euskarazko beste zenbait liburu eta euskal etxeko kide eta fundatzaile izan zen John Alejandro Ricaurte Cartagenaren "Vasco Navarros en Antioquia, 1890-1970, una aproximación a la historia de migrantes, religiosos y exilados" liburua ere izan zuten erakusgai.
John Ricaurteri buruz, hain zuzen, Gure Mendietakoak-ek adierazi du egile antioquiatar honen ikerlan berri bat, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin egindakoa, argitaratze prozesuan dagoela "Los vascos en Antioquia bajo el periodo de los Austrias 1513-1700" izenpean, Lana 2014ko abenduan bukatu zuen Ricaurtek eta arazo batzuk medio atzeratu egin zen argitalpena, eta hilabete honen amaieran prest egotea espero da.