euskal diaspora eta kultura
2014/01/24
PUBLIZITATEA
Antioquia, Kolonbia. Gure Mendietakoak Euskal Etxeak haurrentzako ekimen berezi batekin amaitu zuen urtea. Abenduaren 20an elkarteko bolondres talde bat Caldas departamentuko mendietako herrixka batera joan zen eta, han, bertako neskamutilentzako jokoak eta jarduerak egin zituzten. Elkarteko iturriek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez, egitarauan euskal kulturari buruzko tarte bat ere sartu zuten eta Euskal Herriko Gabonetako kondairak azaldu zizkieten, bereziki Olentzeroren istoria. Ikazkina mitikoaren itzala Kolonbiaraino heldu zen, Caldaseko umeen artean ilusioa eta magia apur bat zabaltzeko.
Ekitaldian haurrentzako jolas ugari egin zituzten Gure Mendietakoak euskal etxeko kideek: txontxongilo ikuskizun bat, plastilina tailerra, haurren aurpegietan marrazkiak egitea eta kantu eta dantza saioak.
[Gure Mendietakoak elkartekoek herriko neska-mutilek adina gozatu zuten eguneko giro eta umore bikainaz (argazkia Gure Mendietakoak EE)]
[Txikien aurpegiak margotzen (argazkia Gure Mendietakoak EE)]
Ekimena bolondresa izan zen eta "pozez gainezka" utzi zituen elkarteko kideak, "bertako bizilagunekin arratsalde eder bat pasa zutelako eta umeek esker ona erakutsi zietelako, besarkada, irripar eta samurtasun handiarekin", azaldu dute Gure Mendietakoak euskal etxeko iturriek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus