euskal diaspora eta kultura
2013/07/01
PUBLIZITATEA
Medellin, Kolonbia. EuskalKultura.com-ek duela hilabete eta egun batzuk, maiatzaren 29an hain zuzen, eman zuen argitara Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Kulturaren Zentroa Fundazioaren onarpena euskal etxe berritzat, Jaurlaritzaren euskal etxeen erregistroan sartzeak baitaratzen dituen eskubide eta betebehar guztiekin.
Hurrengo asteko asteburuan, ekainaren 8an, Gure Mendietakoak-eko kide eta lagun talde bat Antioquia bertako Caldas herrian bildu zen, herriko Casa Pamplona jatetxean --"Alberto Magallon nafarrak sortutako etxea-- elkarteak azkenaldian bildutako arrakasta eta lorpenak ospatzeko, "horietarik behinena Eusko Jaurlaritzaren sostengu eta onarpen ofiziala".
Elkarretaratze eta ospakizun honekin, euskaldunek ohi bezala mahai baten inguruan, bertaratutakoek, mahaigaineratu zitzaizkien euskal gastronomiaren gutiziak dastatu eta eta elkartearen geroari buruzko itxaropen eta gogoak partekatu zituzten, horien alde eta etortzeke dauden lorpen eta emaitza berrien alde edalontzia jasoz, laburbildu digu Catalina Fernandez elkarteko lehendakariak.
"Gure elkarte honek aitzinarazi eta Antioquiako Euskal Ikasketen Zentroarekin batera gauzatu nahi dituen proiektuen artean, ematen dituen euskara eskolei eutsi eta dantzariekin jarraitzea dago, baita ere --geure-geurea dugun xedea baita-- Antioquiako euskal presentziari buruzko ikerketa eta kultur zabalkundea azkartzea", esan digu Gure Mendietakoak-eko lehendakariak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus