euskal diaspora eta kultura
2009/03/12
PUBLIZITATEA
Medellin, Kolonbia. Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruak eta Medellingo Cementerio San Pedro Museoak indarrak batu zituzten joan den martxoaren 9an, “Guerra Civil Española en el País Vasco: Memoria y Victimas” izenburua zuen hitzaldi bat antolatuz. Ekitaldia Cementerio San Pedro museoaern auditorioan egin zen eta entzule kopuru polita bildu zen bertara. Eztabaidak gai asko jorratu zituen, hala nola, gudak Euskal Herrian izan zituen ezaugarri bereziak, baketzeari buruzko estatu eta eskualde politikak, oroimen historikoa eta biktimak, legedia eta erbestea.
Hizlaria Santiago de Pablo Contreras, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna izan zen. Mintzaldiak eta ondorengo solasaldiak 'guda zibila eta --nahiz eta oso desberdinak diren-- egun Kolonbiako gatazka armatuaren arteko konparazio eta hausnarketa egiteko balio dezake', azaltzen du John Alejandro Ricaurtek, Antioquiako Euskal Ikasketa Zentruko sortzaileak. 'Neurri batean bi esperientzia hauek beren historiaren uneren batean gudako krimenak eta giza eskubideen bortxatze masiboa jasan duten herriek dituzten erronken adibide garbiak direlako'.
Santiago de Pablo Contrerasek lizentziatura eta doktoradutza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Nafarroako Unibertsitatean. 1987. urtean hasi zen irakasle bezala EHUko Gizarte Zientzia eta Komunikazio fakultatean eta gaur egun Historia Garaikideko katedratikoa da EHUko Leioako kanpuseko Filosofia eta Letren fakultatean.
Espainian, Frantzian, Italian, Japonian eta Kolonbian... argitaratu ditu liburuak eta mintegiak eta hitzaldiak eman ditu Espainian, Argentinan (Universidad Nacional de la Plata eta Universidad Nacional Tres de Febrero), Estatu Batuetan (University of Nevada eta University of Connecticut), Frantzian (Université de Brest, Université de Nantes, Université de Aix en Provence), Italian (Universitá degli Studi di Catania, Universitá di Udine), Japonian (Kansai Gaidai University) eta Ghanan (University of Ghana).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus