euskal diaspora eta kultura
2011/05/20
PUBLIZITATEA
Medellin, Kolonbia. Antioquiako Euskal Ikasketen Zentroak gonbidapena plazaratu du "Euskal-antioquiar lotura Robledo Ortiz-en olerkietan" izena daraman I Olerki Sarian parte hartzeko. Izan ere, berau antolatzearekin omenaldia eskaini nahi dio bere poesietan euskaldunak eta Antioquia aipatu zituen Robledo Ortiz olerkari antioquiarrari, "Kolonia garaian Antioquia eraikitzera etorri ziren euskaldun haiekiko bere miresmen eta atsegina erakutsi eta euskal-antioquiar lotura aipatuz bere poesietan eurak medio antioquiarrei transmititutako goi-baloreak goretsi zituen poetari".
Hona lehiaketako oinarriak:
1. Edozeinek parte hartu ahal izango du, herritar kolonbiar zein atzerritar, poesian aditu edo hasiberri, beti ere aurkeztutako lana argitaragabea badu
2. Poesia-lana beharko du izan, gaia zeinnahi, lehiaketaren euskal-antioquiar loturaren proposamena gogoan. Kontuan hartuko dira:
A. Euskal, Euskal Herri, euskaldun, bizkaitar, gipuzkoar, nafar, arabar eta antzeko deituren erabilera
B. Edozein euskal leku-izenen aipamena, hala nola Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Bilbo, Donostia, Hendaia, Donibane Lohizune, Lapurdi, eta abar
C. Edozein euskal kultura elementu aipatzea, kirolak, gastronomia, jaiak, musika, besteak beste
D. Antioquiara heldutako euskal immigranterik edo euskaldun unibertsalik aipatzea, beste hainbat posibilitateren artean
E. Bi lurraldeon edozein alderatze mota, kultura, giza arlokoa edota geografikoa
3. Saria, lan irabazlea 'Euskal presentzia Antioquian' izeneko antologia batean argitaratzea izango da. Horretarako, hamar poema onenak hautatuko dira eta bertsio elebidunean argitaratuko, gaztelaniaz eta euskaraz
4. Lehiakide bakoitzak hiru poesia bidali ahal izango ditu gehienez, eta hirurak izango dute aukera argitaratuak izateko, epaimahaikideek aski kalitate daukatela iritzi eta lanen originaltasunak hala eskatzen badu
5. Lanak honako helbideetako batera bidaliko dira: centrovascoantioquia@yahoo.es edo centroestudiovascoantioquia@gmail.com. Lanaz gain, aparteko bat behar da igorri, egilearen datuak, bizilekua, kontaktu-bidea eta aipamen biobibliografiko laburrarekin
6. Lanak jasotzeko azkeneko epea 2011ko uztailaren 30a izango da
7. Antioquiako Euskal Ikasketen Zentroak epaimahaia izendatuko du, partaide direla Euskal Ikasketen Zentroko kide bat, bertako epaimahaikide bat eta atzerriko beste epaimahaikide bat
8. Olerki irabazleen zerrenda 2011ko abuztuaren 31ean emango da aditzera
Kalitate altuko lan aski balego, Antioquiako Euskal Ikasketen Zentroak lan gehiago hauta ditzake argitaratzeko edota bigarren antologia bat argitaratzea erabaki, beti ere bildutako lanen kalitatearen eta kopuruaren arabera
Lehiaketak Jorge Robledo Ortiz poeta antioquiarraren izena hartzen du, izan ere 1917an Santa Fe de Antioquian jaiotako olerkaria ohoratzeko.
Poema al Tiple, de Jorge Robledo Ortiz
Un tiple fue el compañero de nuestros abuelos cuando se aventuraron en la selva a sembrar caseríos y a descuajar el porvenir. En sus cuerdas está la historia de todos los maizales de Antioquia y del Quindío, de los cafetales que crecen a la sombra de los yarumos y de las chapoleras en flor; de los arrieros de Bolívar y del Cauca, de Anserma y de Sonsón, de esos hombres que se enfrentaban al monte y al camino sin otras armas que un escapulario, un corazón sin miedo y una frente limpia como sus apellidos de ascendencia vasca.
Poema a Sonsón, de Jorge Robledo Ortiz
De este solar salieron con su tiple a la espalda, los músculos pioneros que fundaron en Caldas, esos pueblitos vascos de savia vertical
-Edozein zalantza argitzeko idatzi hona:
centrovascoantioquia@yahoo.es
edo hona: centroestudiovascoantioquia@gmail.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus