euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erne! Martxoaren 1ean iluntzeko 6etan irekiko da 2025eko NABO Udalekuan izena emateko epea: aurten Elkon izanen

2025/02/21

NABO Udalekuaren 2023ko edizioko partaideen talde-argazkia San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (arg. Tina Etchart) Erne uda honetan etxeko haur/gaztetxoak NABOren Udalekura eraman nahi dituzten Estatu Batuetako euskal gurasoak!  Datorren asteko larunbatean, martxoaren 1ean, NABOk aurtengoan Elko Nevadan izango den NABO Udalekun izena emateko epea zabalduko du, 18:00etan (Kaliforniako ordua), online. Gerta liteke ondoko minutuetan dauden lekuak ahitzea eta, beraz, azkar ez egin ezkero itxaron zerrendara pasatzea, NABOk parte ...

Gehiago irakurri...


Josu Elberdinen kontzertua igandean Boisen: Shakespeare-ren bi soneto, berak musikatuak, eskainiko, Biotzetik korala lagun

2025/02/21

Josu Elberdin Boiseko BSU Unibertsitatean lanean. Eta igandean, otsailaren 23an, Boisen eskainiko duen kontzertuko kartela Etxepare Euskal Institutuak Boiseko Estatu Unibertsitatean (BSU, Boise State University) sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrak gonbidaturik bi asteko egonaldia egiten ari da otsailaren 10etik hiriburu idahotarrean Josu Elberdin (Pasaia, 1976) konpositore, abesbatza zuzendari eta musika irakaslea. Bi aste hauetan, Unibertsitateko Musika departamentuko Richard Huttonekin batera, abesbatza eta orkestrekin lan ...

Gehiago irakurri...


Itxaropen Euskal Etxearen eskutik, Donostiako "Jardintzayen Konpartsa" berregingo dute Saladilloko Inauterietan

2025/02/20

2023ko eta 2024ko Saladilloko inauterietan partaide izandako Itxaropen Euskal Etxeko konpartsetako irudiak 2023an arrakastaz plazaratu ziren Saladilloko inauterian hiriko Itxaropen Euskal Etxekoak, Euskal Herriko inauterietako zenbait pertsonaia irudikatuta. Ondoko urtean, Mundakako Aratuste edo Inauterietako 'atorrak' eta 'lamiak' ikustean berriro liluratu zen publikoa. Hirugarren urtez jarraian, Itxaropen Euskal Etxeak bat egingo du ordu gutxi berru herriko Inauteriarekin eta bertako ...

Gehiago irakurri...


Maiana Agorrody artista lapurtarrak ‘ParOdisiak’ erakusketa estreinatuko du larunbatean Bordaleko Euskal Etxean

2025/02/20

Maiana Agorrody artista lapurtarraren ‘ParOdisiak’ erakusketa Bordeleko EEean, otsailaren 22tik aurrera Otsailaren 22tik martxoaren 25era egongo da ikusgai Bordaleko Euskal Etxean Maiana Agorrodyren margolan erakusketa. Lanok ParOdisiak izeneko bildumako parte dira eta artistaren gainerako lanek bezala ixtorio luze bat kontatzen dute. Maiana beraren hitzetan, “Ixtorioa No Future seriearekin hasi zen. Serie horrek errebelde tropa bat erakusten zuen, gure planetatik ihes egiten ari zena, mekanika akastun ...

Gehiago irakurri...


32 lagunek eman dute izena Tokyoko EEak antolatutako I. Tortilla Txapelketan parte hartzeko, martxoaren 1ean

2025/02/19

Tortilla Txapelketako flyerra Martxoaren 1ean, larunbata, egingo da Tokyoko Euskal Etxearen Txokoan hiriburu japoniarreko euskal elkarteak antolatutako I. Tortilla Txapelketa. Lokalaren edukierak, izen-emateak 32 lagunetan zeudela ixtera behartu du. Ez zuten pensatzen hainbeste apuntatuko zirenik. Euren artean hamazortzik eman dute izena lehiaketan parte hartzeko eta gainerakoak, ‘ikusle’ izango dira, baina tortillak dastatzeko ...

Gehiago irakurri...


Euskara eta erritmo latinoamerikarrak bateginik Habanan TikTara zarauztarrekin 'Jazz Plaza' Nazioarteko jaialdian

2025/02/19

Euskal Herriko TikTara Taldea Habanako 2025eko 'Jazz Plazan' Nazioarteko Jaialdian Jaialdia urtarrilaren 26tik otsailaren 2ra arte luzatu zen eta TikTarako lagunek bi agertoki ezberdinetan jo zuten: Jardines del Mella izenekoan eta Pabellón Cuba-n. Baina Kubara abiatu aurretik, Habanako beste lokal batean jotzeko aukera ere eskaini zieten, "Balcón Cero izenekoan", "beraz guztira hiru emanaldi jorratu ahal izan ditugu. Eta jaialdian programatuta zeuden maila ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko EEak bere abesbatzako kideak bilduko ditu otsailaren 21ean; martxoaren 1ean Inauteri jaia egingo dute

2025/02/18

Mexikoko Euskal Abesbatza otsailaren 21ean elkartuko da Hamar urte pasatu dira Mexikoko Euskal Etxeko Abesbatzak bere azken kantaldia egin zuenetik eta urteurrena aitzaki moduan hartuz, koruko kideak berriro ere elkartuko dira 90. hamarkadan Abesbatzaren zuzendaria izan zen Toño Barberenak deiturik. Euskal Herriko musika ardatz izango duen topaketa otsailaren 21ean izango da, arratsaldeko 6:30etan eta koruan abeslari izan zirenek ez ezik, Euskal Etxeko ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berrituta, General Belgranoko Gure Etxeak partaidetza handia izan du Udako Jaialdietan

2025/02/18

Ezkerretik eskuinetara, Miri Arredondo, Emanuel Borthiry, José Luis Urcola, Claudio Altamira, Juan Martin Iribarne, Piki Ibarra, Berta Carricaburu, Nati Urcola eta Marta Castillo Gure Etxeak 32. "Tango eta Folklore Jaialdi Nagusia”an izandako standean Buenos Aires probintziako euskal etxe gehienetan egun hauetan nagusi izan ohi den baretasunetik urrun, General Belgranon, Gure Etxea Euskal Etxeko kideek lan eta dedikazio biziko egunak bizi dituzte. Euren azken asteburuak ia osorik euskal etxeko ekitaldiei eskainita ibili dira, bat eginez Udalak antolatutako udako jaialdien agenda oparoarekin. Horrez gain, Zuzendaritza Batzordea berritu zuten duela ...

Gehiago irakurri...


88 onuradun 2024ko premia larrikoen deialdian Argentina (20), Kuba (37), Peru (1), Txile (12) eta Venezuelan (18)

2025/02/18

212.000 euro euro banatu ditu euskal gizataldeetan premia larrian daudenen aldeko dirulaguntza deialdiak 2024ko edizioan Otsailaren 14ko EHAA buletin ofizialean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena atzerriko euskal gizataldeetako kideen artean premia larrian daudenei eta euren laguntza-beharrei erantzuteko 2024 urteari dagokionez.

Gehiago irakurri...


33 urteren ondoren, Euskal Aste Nazionala Tandilgo Gure Etxera itzuliko da, prestakizunak aurrera abiada onean

2025/02/17

Gure Etxeak 2025ko Euskal Aste Nazionalera gonbidatzeko egindako irudi berri bat. Elkartearen 75. urteurreneko agurra Otsailean, Argentina eta Hego Konoko euskal etxe gehienetan gertatzen den bezalaxe, Tandilgoa bere ohiko jarduerak antolatzen hasia da. Laster, dantzari taldeek, danborradako kideek eta abesbatzak entseguei ekingo diete, frontoiaren soinua berriro entzungo da, euskara eskolak hasiko dira eta Gure Etxearen bizitza eguneroko erritmoari helduko zaio. Hala ere, aurtengoa desberdina izango da. Iazko azaroan, 75. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia