euskal diaspora eta kultura
2014/06/09
PUBLIZITATEA
Txileko Santiago. Hilario Olazarán Txileko Dantza eta Txistu taldea (sic) delakoko zuzendari den Angel Espinozaren ekarpena "kalejirak jotzea izan zen, "txistu, danbolin, alboka eta txirula danbolin", "baita 2014ko Festa Paganoan parte hartu zuten dantza zeltak musikalki laguntzea ere", adierazi dio EuskalKultura.com-i musikariak berak.
Festa Paganoa "Europa zaharretik inspirazioa hartzen duen festa familiar eta multikulturala" da eta Santiagon egin zen apirilaren 26an, Nelson Perez eta Marcelo Castillo antolatzaile. Besteak beste programaratu zituen proposamenen artean aipa daitezke: arku tiroa, enbor jaurtiketa, Klanen arteko burrukak, Bataila antzezpenak, tarota, runak, hidromiel delakoa, artisau garagardoa, eta abar.
Euskal ekarpena Angel Espinozak jotako doinuekin heldu zen, batetik aipatutako kalejirak joz eta, bestetik, Txileko Bosgarren Erregioko Dancing Clovers taldeak eginiko dantza zeltak eta Santiagoko Voces del Tiempo musika taldeak eskainitako emaitzak lagunduz.
Hilario Olazaran taldetik adierazi digutenez, Santiagon bide bereari ari zaie eusten eta euskal dantza tailerrak antolatzen dira baita ere, hiriko dantza talde zelta, irlandar eta eskoziarrentzat, beti ere Hilario Olazaran-eko musikari eta jotzaileei esker.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus