euskal diaspora eta kultura
2008/06/27
PUBLIZITATEA
General Rodriguez, Argentina. Argazkilaritza munduan 50 urte
baino gehiago daramatzan Angel Conema argentinarra izan zen 'Palabras Mayores'
zikloko azken topaketaren hizlaria. Eusko Aterpea Euskal Etxean egin zen mintzaldia, hilaren
14an, eta Conemak bere bizitza eta esperiantziak izan zituen hizpide. Argazkilaritzari eskainitako ordu luzeek baina, bestelako pasio bat zutela atzean aitortu zuen: hegan egitea. Conema pilotu profesionala da eta berak azaldu zuenez 'argazkilaritza hegan egiteko modu bakarra zen, bai ikasketa orduak osatzeko bai hegaldien prezio altuari aurre egiteko'.
[Angel Conema argazkilaria, hilaren 14an General Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxean eskainitako hitzaldiko momentu batean]
Hizlariak bere bi semeen laguntza eduki zuen ekitaldian zehar eta argazki ugariz osatutako erakusketa eskaini zuen. Horrela, ikusleek, beste zenbait lanen artean, paisaia ederrak, ezkongai dotoreak eta airetik ateratako General Rodriguezen irudiak ikusteko aukera eduki zuten. Era berean, Conemak hunkituta gogoratu zituen bere ama eta aita. Azken honek 1. Ikastetxean atezain bezala lan egiten zuen, baina lan istripu bat eduki ostean bertan zendu egin zen.
Aipatzekoa da ere Elena Cordone udaleko gobernu idazkariaren presentzia,
ikusle moduan jarraitu baitzuen Angel Conemaren hitzaldia. 'Palabras Mayores'
zikloaren hurrengo topaketa uztailean egingo da. General Rodriguezeko
Borondatezko Suhiltzaile Taldeko kideek parte hartuko dute bertan, elkartearen
50. urteurrena ospatzen baita urte amaieran.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus