euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Telefono mugikorrentzak hiru hiztegi eskuragarri doan: Euskara/Gaztelera eta Euskara/Frantsesa

2011/03/18

Android mugikorretan instalatu daiteke Euskara/Gaztelania hiztegia
Android mugikorretan instalatu daiteke Euskara/Gaztelania hiztegia

PUBLIZITATEA

Gero eta gehiago dira telefono mugikor berriek eskaintzen dituzten zerbitzu eta aukerak, eta horien artean gure irakurleentzat oso erabilgarriak izan daitezke euskara hiztegiak. Etengabe berritzen ari den mundua da hau, eta ahal den neurrian EuskalKultura.com azken aurkezpen eta eguneraketen berri ematen saiatzen da. Gaur, hiru hiztegi berri aurkeztuko ditugu: Android mugikorrentzako bi Euskara/Gaztelania eta Windows Phone7-rako Euskara/Frantsesa hiztegia. Hiruak doan dira.

Donostia-San Sebastian. Teknologia berrien mundua etengabeko berrikuntza lasterketa da eta euskararen alorreko hainbat aditu eta teknikari lanean ari dira Europako hizkuntzarik zaharrenak posturik gal ez dezan. Azken hilabeteetan plazaratu diren gailu eta sistema berrien artean arrakasta handia izan dute telefono mugikorrentzako hiztegiek, eta aldez aurretik aipatutakoez gain, beste hiru aurkeztu nahi ditugu gaur:

-Android mugikorrentzako Euskara/Gaztelania; Gaztelania/Euskara hiztegiak: arlo honetan bi hiztegi ditugu aipatzeko. Batetik, gure Euskara Hiztegia delakoa. Sareko datu-trafikoa saihesteko eta aurretik itzulitako hitzak konexiorik gabe ikusi ahal izateko, egindako itzulpenak gordetzen dituen memoria dauka. Bestetik, Euskalterm hiztegian kontsultak egiteko aplikazioa. Bost hizkuntzetan kontsulta daiteke: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa eta Latina.

-Windows Phone 7-rako Euskara/Frantsesa; Frantsesa/Euskara Dico Basque Hiztegia. Windows Phone 7 sistema eragilea erabiltzen duten Smartphone-etan instala daiteke.

Beste hiztegi edo euskal software interesgarririk ezagutzen baduzue, kontaiguzue iruzkinetan!

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia