euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Andres de Urdanetari buruzko Nazioarteko Mintegian ikerketak aurkezteko epea uztailaren 31a arte luzatu dute

2008/02/21

Aurten Urdaneta Ordizian jaio zeneko 500. urteurrena betetzen da
Aurten Urdaneta Ordizian jaio zeneko 500. urteurrena betetzen da

PUBLIZITATEA

Ordizian urriaren 25etik 28ra egingo da 'Andres de Urdaneta: gizon modernoa' izenburudun Nazioarteko Mintegia eta antolatzaileek bertan parte hartzeko ikerketak bidaltzeko epea datorren uztailaren 31a arte luzatzea erabaki dute. Mintegian itsasgizon gipuzkoarraren bizitza eta bere aurkikuntzek Filipinaseko eta Ameriketako hainbat portuen historian eta ekonomian izan zuten eragina aztertuko dute. Aurten Urdaneta Ordizian jaio zeneko 5. Mendeurrena betetzen da eta urtean zehar erakusketak, mintzaldiak eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte bere jaioterrian. Urriko mintegia izango da Urdaneta 500 urteurreneko itxiera ekitaldia.
Andres Urdanetari buruzko Nazioarteko Mintegiak herrialde desberdinetako historialari eta adituak bilduko ditu Ordiziara, euskal itsagizonaren bizitza eta eragina sakonean aztertzeko asmoz. Urdanetak Itzulera bidaia edo 'Tornaviaje' izenez ezagutzen den itsasbidea aurkitu zuen: Filipinetatik Ameriketara bueltatzeko biderik azkarrena zen eta garaiko nabigazioa eta merkataritza errotik aldatu zituen. Urriaren 25etik 28ra egingo den mintegiak aurkikuntza hau eta Urdanetaren beste lorpen batzuk aztertuko ditu.

Mintegiak hiru atal nagusi izango ditu. Lehen atalera aurkezten diren lanek honoko gaien ingurukoak izan beharko dute: 'Urdanetaren jatorria', 'Loaysako bidaia' eta 'Molukak irletako auzia eta Portugalekin tirabira'. Bigarren atalekoak 'Urdaneta Gaztelara itzuli zenekoa eta espezien kontrolaren gaineko liskarrak' edota 'Nueva Españako egonaldia eta Filipinetarako bidaiaren prestaketak' gaiei buruzkoak izango dira. Azkenik, hirugarren atalean 'Urdaneta eta Filipinak', 'Itzulerako bidaia' eta 'Manilako galeoia eta ekonomian izan zuen eginkizuna' landuko dituzte.

Lanak bidaltzeko epea uztailaren 31 arte

Lanak aurkeztuz parte hartu nahi duten ikertzaile eta adituek uztailaren 31a bitartean dute proposamenak bidaltzeko epea. Proposamenak Mintegiko idazkaritzara bidali behar dira mezu elektronikoz edo posta bidez; eta honako hauek adierazi beharko dira: titulua, egilea (unibertsitatea), helbidea (etxekoa edo lanekoa), e-maila, harremanetarako telefonoa, zein multzotan sartzen den eta laburpena (dena orrialde batean gehienez). Behin-betiko komunikazioak emateko azken eguna urriaren 15a izango da.

Komunikazioen neurria DIN-4 tamainako 15 orri gehienez izango da eta bertan sartuko dira, testua, koadroak, grafikoak, mapak, oharrak eta bibliografia. Letra-tipoaren neurria 12koa izango da testuan eta 10koa oharretan eta orriaren oinean. Sarrerako karpeta batean honokoak azalduko dira: Blokea, titulua, egilearen izen-abizenak, datu guztiak (helbideak eta telefonoa). Lanak zenbaki arabiar korrelatiboak izango ditu, zatiketa eta azpi-zatiketetarako puntuka banatuta, zenbaki erromatar edo hizkiekin nahastu gabe. Koadro, grafiko edo mapetarako zenbaki arabiar kontsekutiboak, eta horiek identifikazio-titulua eramango dute eta erabilitako iturrien aipamena.

Izen-ematea eta ordainketa

Mintegian parte hartzeko era eta prezio desberdinak izango dira. Asistentziako egiaztagiria edukitzeko eskubiderik gabekoak doan joan ahal izango dira; asistentziako egiaztagiria edukitzeko eskubidea izateko 20 euro ordaindu beharko dira. Asistentzia-egiaztagiria edukitzeko eskubidea duten komunikatzaileak, komunikazioa irakurtzeko eta argitaratutako aktak jasotzeko eskubidearekin, 20 euro ordaindu beharko dituzte eta mintegian argitaratutako aktak jasotzeko eskubidea izan nahi dutenek 30 euro. Bestalde, langabezian dauden parte-hartzaileak, komunikazio-emaileak (langabe-txartelaren kopiarekin arrazoitua) edo ikasleak doan joan ahalko dira.

Izena emateko honoko datuak eman beharko dira: Izen-abizenak; Nortasun Agiria/Pasaportea; akademia-titulua; gaur egungo egoera profesionala; helbide pertsonala edo profesionala; emaila; harremanetarako telefonoa etak omunikazioa (BAI/EZ). Ordaintzeko bankuko transferentzia egin beharko da kontu korronte honetara: 2101 0073 11 0000089458. Erreferentzia: Urdaneta kongresua (egiaztagiria, izenemateko orriarekin batera, posta arruntez bidaliko da Kongresuko Idazkaritzara). Izenemateko azken egunaK: partaideentzako Kongresua baino astebete lehenago eta komunikatzaileentzako 2008ko urriaren 15a baino lehen.

Proposamenak bidaltzeko eta informazioa eskatzeko:

Kongresuko idazkaritza
ANDRES URDANETA: Gizon modernoa
Barrena Kultur Etxea, Nicolas-Lekuona Plaza z/g
20.240 20240 ORDIZIA (Gipuzkoa)
E-posta: kultura@ordizia.org
Tfnoa.: 943805630

Informazio gehiago, Urdaneta 500 ekimenaren webgune ofizialean, hemen.


Lotura interesgarriak

Andrés de Urdanetari buruzko webgunea
www.andresurdaneta.org

Acapulco eta El Callao Ordiziarekin senidetuko dira
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 5ean

Gloria Macapagal Arroyo, Filipinetako presidentea Ordizian
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 27an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia