Bidarrai, Nafarroa Beherea. Kontzertua emango du Andrea Bidart Oteiza kantari euskal kaliforniarrak datorren igandean Bidarrain. Emanaldia goaitatzen ari da Hego Kalifornian sortua baina familiaz Nafarroako bi aldeetako arbasoak dituen Andrea Miren, eta emanaldi hau ez du nonbait bat gehiago izango. "Neretako kontzertu berezia izanen da, zertaz nere birraitatxi eta birramatxi, amaren aldetik, bertakoak baitziren", adierazi dio EuskalKultura.com-i euskara ederrean.
Gogoratu Andrea Miren Bidart Chino Kalifornian jaio zela Mike eta Jeanette (Bicary) Bidart-en alaba eta txikitandik ezagutu izan duela etxean euskal kulturarekiko eta bereziki kantuarekiko maitasun eta atxikimendua. Andrea Noka emakume-hirukote euskal kaliforniarreko kideetako bat da eta bere kasa ere grabatu izan du. Iaz, aitarekin batera landutako euskal kantuzaletasunaren lekukotasuna emanez, Bidart Aita-Alabak diskoa grabatu zuen, hain zuzen ere Bidart-tarren etxean klasikoak izan diren euskal kantu hautuak bildurik.
Andrea Bidart-ek uztailaren 14an emango du kontzertua Bidarrain, arratsaldeko bostetan, Mikel Markezen gitarra eta ahotsa eta Julen Alonsoren trititixa lagun. Ez zazu pasatzen utzi!