euskal diaspora eta kultura
2009/02/16
PUBLIZITATEA
Berlin, Alemania. 'Ander' filmeak --gay tematikadun lehen euskarazko filmea, egileen esanetan-- arrakasta nabaria izan du Berlingo Zinemaldian, lehiaketatik kanpo epaimahai independienteek ematen duten sarietako bat lortuz. Saria CICAEk, edo Confederación
Internacional de Cines de Arte
y Ensayo delako erakundeak eman dio. Luzemetraiaren zuzendaria, Roberto
Caston galiziarra, oso pozik agertu da sariarekin eta grabaketaren ostean hil zen bere aitari eskaini dio. Horrezaz gain, filmeak Europako hainbat herrietan estrenatzeko akordioak eskuratu ditu, hala nola frantziar estatuan, Suitzan, Alemanian,
Belgikan edo Luxemburgon. Zuzendariak aurki Euskal Herriko aretoetan ere aurkeztu ahal izateko itsaropena agertu zuen.
Filmea Berlingo Zinemaldiko Panorama atalean izan da ikusgai eta harrera oso ona izan du bakardadeari eta homosexualitatearen aurkikuntzari buruzko istorio honek. Izenburuko Ander baserrian amarekin eta arrebarekin bizi den 40 urteko gizona da, eta bere bizitza lasaia errotik aldatzen ikusiko du Juan izeneko gazte perutar bat baserrian lanean hasten denean. Protagonistak mesfidantza, zalantza, ukatzea eta, azkenean, bere buruaren onarpena biziko ditu. Filmeak Berdindu, Eusko Jaurlaritzaren Gay, Lesbiana, Bisexuale, Transexual eta Intersexualeei Arretareko Zerbitzuaren laguntza jaso du eta zuzendariaren esanetan 'gizarte nortasun argiko filmea' da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus