euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ander Caballerok bere azken agurra eman zien Euskadiren AEBetako ordezkari gisa NABOko buruzagi eta delegatuei

2018/06/12

Ander Caballero Barturen artxiboko irudi batean, Kaliforniako euskal jai bateko publikoari mintzatzen (arg. EuskalKultura.com)
Ander Caballero Barturen artxiboko irudi batean, Kaliforniako euskal jai bateko publikoari mintzatzen (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Winnemucca, AEB. Joan den ostiralean NABOk Nevadako Winnemuccan eginiko Convention edo Biltzar Nagusi hasieran, bideokonferentziaz sartu zen Washingtondik orain artean Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari izan den Ander Caballero. Izan ere gaur astearteko Gobernu Kontseiluan onartua du Eusko Jaurlaritza Caballerok berak eskatutako utziera, kargu horretan 2013ko martxotik hona aritu ondoren. Esker oneko hitzak izan zituen Caballerok urte hauetan NABO federaziotik, euskal etxeetatik eta oro har Estatu Batuetako eta Kanadako euskal gizataldeetatik solaskide eta lankide izan dituen lagunentzat.

Estatu Batuetan jarraitzeko asmoa duenez, Ipar Ameriketako euskaldunen esanetara geratu zen Ander Caballero Barturen, are gehiago gogoan harturik segituko duela bertako euskaldunei lotua, izan ere New England-eko Euskal Etxeko bazkide eta lehendakariorde baita. Hasteko, datorren astean bertan dauka euskal elkarte horretako kide gisa erronka, lehen aldiz New London herrian (Connecticut) antolatuko duten Basque Festival jaialdiarekin.

Zorte ona opa diogu Ander Caballerori lerro hauetatik bere ibilbide berrian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia