euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Anaitasuna EEak gonbidaturik Necocheako Osasuna Otxoteak alaitasun giro berezia ekarri zion Maipuko Etorkinaren Jaiari

2017/09/11

Necocheako Osasun Otxotea Maipuko Immigrantearen Jaialdian
Necocheako Osasun Otxotea Maipuko Immigrantearen Jaialdian

PUBLIZITATEA

Musika, dantzak, sukaldaritza eta elizkizunak batu ditu aurten Buenos Aires probintziako Maipuko etorkinen omenezko jaialdiak. Hiriko Anaitasuna Euskal Etxea festaren antolatzailea ez ezik, ikuskizunetako protagonista ere izan zen. Italiako Elkartearen Antzokian bere dantza taldea eta Necocheatik propio etorritako Osasuna Otxotea aurkeztu zituen Euskal Etxeak. Meza garaian, Catalina dantzari gazteak apeza lagundu zuen aldareraino, ikurrina eta bandera argentinarra lagun.

Maipu, Argentina. Irailaren 4an ospatzen Immigrantearen Eguna ospatzen da Argentina ooan, azken mendeetan Argentina bizileku hautatu duten etorkinak gogoan hartu eta omentzeko. Data behar bezala ospatzeko, Maipuko Elkarte Italiarrak eta Euskal Etxeak bi eguneko ekintza programa antolatu zuten Udalak deiturik.

Ekitaldiak Immigrantearen Egunaren bezperan hasi ziren meza batekin. Zeremonian, eta  Anaitasuna Euskal Etxeko zuzendaritza batzordearen izenean, Miguel Angel Mendiolak eta Norma Ortegak eraman zituzten ikurrina eta Argentinako bandera. Euskal Etxeko beste kide batek, Catalina dantzari txikiak, eskaintza eskuratu zion apaizari bere amatxo Florencia Etcheverryk lagunduta. Igande eguerdian, eta 'ospakizun gastronomikoari' dagokionez, arrakastaz saldu zituen Euskal Etxeak Melucho Mendiola sukaldariaren ardurapean egindako etxeko tripakiak.

Baina dudarik gabe, Immigrantearen Eguneko ekintza nagusia Italiako Elkartearen Antzokiko ikuskizuna izan zen. Arratsaldeko 4etatik aurrera, etorkinen historian sakontzen zuten arte plastiko, musika eta dantzez gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek.

2017ko egitaraua irailaren 4an bertan bukatu zen Paseo 26 de Septiembre izenekoaren enparantzan egindako zeremonia batekin.  Bertan, lore eskaintza utzi eta egunari buruzko hitz batzuk zuzendu zizkion bildutako publikoari Euskal Etxearen izenean Florencia Etcheverryk, ekitaldiko partaideen artean Matias Rapallini alkatea, eskoletako ikasle eta irakasleak, eta Elkarte Italiarreko kideak zeudela.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia