euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urte Berri 2025 On!

2024/12/31

Zorionak eta Urte Berri On EuskalKultura.eus egiten dugun guztion izenean! Beste urtebete eta badira 24 urte EuskalKultura.eus-ek interneten bete dituenak. Eguberriko agiantzetan aipatu genizuna berresten dizugu, irakurle, zuretzat, zure familia eta Euskal Etxe eta lagunentzat agiantza edo desiorik onenak, eta bereziki munduan barreiatutako euskal familia osatzen duten guztientzat. Ea bakoitzak bere hondar-alea ipiniz urte eta mundu hobea lortzeko gauza garen, behar dugu-eta! Ohi bezala ...

Gehiago irakurri...


2024a ixteko zenbakia Frantziako 'Hiruak Bat' buletinak, 2025a Fandango & Mutxiko Tailer batekin hasteko otsailean

2024/12/31

 Lyon, Marseilla eta Montpellier-ko euskal etxe frantsesek plazaratzen dute 'Hiruak Bat' buletina. Irudian, abenduko zenbakia 'Hiruak Bat' du izena Lyoneko, Marseillako eta Montpellierreko euskal etxeek elkarrekin egiten eta argitaratzen duten berrien buletinak. Argitalpena lau hilabetean behin kaleratzen dute online elkarte frantziarrek eta euskal etxeen ekintzak eta nobedadeen laburpena egiteaz gain, euskal kulturan murgiltzeko hainbat proposamen ere badakartza, tartean plater tipikoen errezetak, liburuen gomendioak, historiari ...

Gehiago irakurri...


Bulegoren kanta du Euskaraldia 2025ek, maiatzean izango eta 'Ahobizi' & 'Belarriprest'en beharra du baita Diasporan ere

2024/12/31

Euskaraldiaren 4. edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era luzatuko da Euskaraldia delako ariketa soziolinguistikoa bere laugarren ediziora iritsiko da 2025ean, "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean. Ekimena nobedade batzuekin dator, tartean data aldaketa. Izan ere aurreko hiru edizioak azaroaren amaieran-abenduaren hasieran egin ziren, Euskararen Eguneko ospakizunekin bat eginez. 2025eko edizioa, berriz, Ipar Hemisferioko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era, ...

Gehiago irakurri...


Poesia euskaraz idazten duzu Diasporan? Argitaratu nahi zure olerki bat "Hatsaren Poesia 2025" liburuan?

2024/12/30

2024ko 'Hatsaren Poesia" liburuaren aurkezpena Senpereko Larraldean, poetetako batzuk bertan, eta liburuaren azala Euskal Herriko, Diasporako edo beste edonongo euskal egileen poemek osatzen dute urtero "Hatsaren Poesia" liburua. 2025ekoak, liburu-bildumaren 27. zenbakia egingo du. Antolatzaileen aldetik, Ainara Maia Urrotzek gogora arazi dio EuskalKultura.eus-i oraingoan ere euskal egile saldoa espero dutela partaide, eta Diasporako lanak ere ongi-etorriak direla. Sar-hitza Joxe Luix Agirretxek ...

Gehiago irakurri...


Azulgo Gure Txokoak bere 31 urteak agape batez ospatu du eta ikerketa aurkeztuz euskal zaporeen identitate legatuaz

2024/12/30

Ezk esk.: 'La Pulpería' aretoaren ikuspegia. ‘Zaporeak eta Identitatea. Euskal ondarea’-ren aleak eta errezeten koadernoa. 31. urteurrenaren ospakizuna E. Etxearen egoitzan. Talde hedatzailea  proiektuaren kolaboratzaileekin batera Museoko atarian Programa berezia burutu du joan den asteburuan Azulgo Gure Txokoak bere 31. urteurrena ospatzearren. Euskal Etxeak "Enrique Squirru" Museo Etnografikoan larunbatean, abenduaren 28an, biltzeko gonbitea luzatu zien bazkide eta lagunei. Bertan Gure Txokoa lankide, Azulgo Agronomia Fakultateko Hedapen Proiektuak gauzatutako "El legado vasco" argitalpena aurkezteko ekitaldia egin zen, ale ...

Gehiago irakurri...


Txuriurdin Amerikanuak izenpean Realaren peña berri bat emendatu zaio Boisen 2024an munduko familia realzaleari

2024/12/30

Boisen 2024ko azaroan sortu berria den Real Sociedaden peña eta lagunarte berriko kide batzuk hiriko Ansots jatetxean Boiseko herritarrak, prebisioen arabera berrogeitamar mila partaide bilduko dituen Jaialdi 2025 bertako euskal festa erraldoirako prestakizunetan ari diren honetan —gogora dezagun uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo dela– Idahoko hiriburuko euskal gizataldeak, eta bereziki bertako realzaleek, eten txiki bat egin zuten azaro hondarrean urrats garrantzitsu bat ematearren futbol alorrean, ...

Gehiago irakurri...


Neska baten ezkontzeko eske irudiak ikasturte amaierako festan Necocheako Euzko Etxean biralak bihurtu dira

2024/12/27

Martina Leguizamon eta Lucho Fernandez (argazkia Ecos Diarios) Ez da honakoa normalean ematen dugun berri modukoa eta ez gara izaten du berbidaltze eta mundu osoak partekatzen dituen irudien sobera zale, baina egun berezi hauetan gaude, asko oporretan eta ospakizun giroan daudela, bozkarioa, alaitasuna, euskal etxeetako ikastaroen eta ikasturte amaiera garaia, ilusioa azaleratu ohi den tenore batean eta ez zaigu gaizki iruditu bideo honi lekutxo bat egitea, azken finean ...

Gehiago irakurri...


Irakurgai online La Platako Euzko Etxeko Eguzkia buletinaren 28. zenbakia, EEaren 80. urteurren urteko azkena

2024/12/27

80 urte bete eta ospatu ditu 2024an La Platako Euzko Etxeak eta Eguzkia aldizkariak ederki asko islatu du (irudian 28. zenbakia) Hiruhilabatero irakurleekin daukan hitzordua betez, kalean da dagoeneko, 2024ko abenduari dagokion aurtengo bere laugarren eta azkeneko edizioan, La Platako Euzko Etxeak plazaratzen duen 'Eguzkia' aldizkaria; egun gutxi barru lagunduko dio, gainera, abenduro atera ohi duen gehigarriak (erne oso egun gutxi barru aterako da-eta). 2024a oso urte berezia izan da aldizkariarentzat eta Euzko Etxearentzat, ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoy-ko SADEk eta Beti Aurrerak "Gernikako Arbola" lehiaketako 13. edizioko sariak banatu dituzte Euskal Etxean

2024/12/27

Ezk. esk.: Noemí Galarraga 1. sariaren irabazlea, SADE Chivilcoyko presidente Geve Martha Cleci, Beti Aurrerako Adriana Irrazabal eta SADEko lehendakariorde Ana Guastoni Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko Aretoa izan da beste urte batez Chivilcoyko SADE Idazleen Elkarte Argentinarrak 2024ko ekitaldiei amaiera emateko aukeratutako tokia. Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, SADEko kideak bildu ziren topa egin eta urteroko antologia aurkeztearren eta sariak emateko "Antigoaleko autoak" argazki-lehiaketako irabazleei, eta ...

Gehiago irakurri...


Urtea amaitzeko udalekua, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearen Gabonetako oparia bere haur eta gaztetxoei

2024/12/26

Gaueko jolasetako bat. Haurrek ezkutuko hitza bilatu behar izan zuten linternekin: Centro Vascol (Euskal Etxea) Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak ezin hobeki eman zion azken agurra urte zaharrari: etorkizunaren alde apustu eginez eta euskal etxeko gazteenei gogotsu eskainiz urteko azken ahaleginak. Izan ere, udaleku bat antolatu zuten Etxeko txikientzat, eta 5 eta 12 urte bitarteko 30 haur, pilotari gazte eta dantza tailerreko kide bildu zituen partaide joan den asteburuan, 'udaleku' labur ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia