euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ana Maria Suárez Irigoyenek abiatuko du gaur online 2024ko EHUko Euskal Diaspora Graduondoko lanen defentsa

2024/12/13

Ana María Suárez Iribarrenek online defendituko du gaur arratsaldean EHUko Euskal Diaspora Graduondoko bere lana
Ana María Suárez Iribarrenek online defendituko du gaur arratsaldean EHUko Euskal Diaspora Graduondoko bere lana

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Gaur abiatuko da online Euskal Diasporako Graduondoko lanen defentsa Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), bertako Amerikako Historia departamentuko irakasle eta Diaspora gaietan espezialista den Óscar Álvarez Gila zuzendari, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza lankide. Lehenengo defentsa gaur ostirala, 18:00etan (Euskal Herriko tenorea) egingo du online Argentinatik Ana María Suárez Iribarren-ek, honakoa bere lanaren izenburua: "'Euskal ordua', Pampa hezeko euskal etxe baten genesia XXI. mendean". Ikerlana ebaluatuko duen epaimahakideak, Ignacio Irazuzta, Beñat Çuburu-Ithorotz eta Argitxu Camus-Etchecopar.

Ana Maria EuskalKultura.eus-ei mintzatu zaio, esanez bere lana "euskal etxe baten sorrera nola eman den XXI. mendean azalduz" hasten dela, "gogoan hartuta horretan aritu zen jendea, berari osorik transmititu ez zitzaion identitate baten eraikuntzan aritu zela, eta batzuetan aurreko belaunaldiek ukatu ere egin ziotela, 'pertsiana bat itxiz bezala', oraina eta geroa eraikitzeko beharra baitzuten lana eta bizitza bat garatzeko aukera ematen ari zitzaien lurrean". Egin duen lana "puzle bateko pieza legez" aurkezten du, "euskaldunei buruz aztertzen duen elementu bakoitza iker daitekeen aukera berri bat delako... Senti dezaku beti dagoela gehiago biltzeko, ahalduntzeko, sozializatzeko. 'Etxe' bat, Diasporak bideratzen eta ahalbidetzen duen espazio bat gehiago da", laburbiltzen du.

Ayacuchoko Euskal Odola

Ana María Suárez Iribarren Ayacuchon jaio zen, Buenos Aires probintzian, euskal jatorriko familia batean, birraiton-amonak Baraibar eta Almandozkoak, Nafarroan, eta Altzai-Altzabeheti-Zunharreta eta Lakarri-Arhane-Sarrikotagainekoak, Zuberoan. Ayacuchoko Euskal Osola Euskal Etxeko partaide da eta bertan dantzarien ama, kolaboratzaile aktibo, Batzordekide eta bazkide da beti. Euskal Etxeen garrantzia azpimarratzen du, eta aldi berean nabarmentzen du "euskal sentimentua Etxearen espaziotik are urrunago doa"la. Defentsarzen aurrean, apur bat urduri dagoela dio, eta eskertua, "Euskal Herriko Unibertsitateak eman digun espazio honen bidez espazio berriak sortzeko ikusmoldea eta begirada zabaldu baitugu hasierako puntu horretatik".

Aukera baliatzen du "eskertzeko nire graduondoko ikaskideetako bakoitzari: Diana, Wilfredo, Oibar, Germán, Mikel, Ander, Joao, Juan Manuel... irakasle talde bikainari, laguntzeko beti prest, zalantza guztiak argitzearren... Diasporaren kontzeptua jorratu eta berjorratu duen jendea, ezagutza horietaz idatzi, argitaratu eta zabalkundea egin duena mundu osoan...". Esker oneko bereziki "Óscar Álvarez Gila zuzendariarekin, kide naizen Euskal Diaspora Graduondoko ikaslegoaren bidaiakide izan baita une oro, gure tempoak eta aniztasuna errespetatuz...". "Egia baita formakuntza akademiko eta munduko leku diferentetatik gatozela, baina ikasgela hau tarteko komunitate birtual izugarri bat osatu dugu Euskal Herriko Unibertsitateak hala ahalbidetuta", amaitu du.

Gaur arratsaldean zuzenean online

Sarbidea defentsara libre da. Hau da sartzeko esteka. Graduondoko antolatzaileek oharrarazten dute bertaratu nahi duena sar daitekeela, baina mikroa eta kamera itzalita behar dituela euki; bakarrik defentsa bukatu eta epaimahaiak bere erabakia ikasleari adierazten dionean piztu ahal izango dituzte.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia