euskal diaspora eta kultura
2008/08/08
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. 'Amuma Says No' talde euskal amerikarrak bere lehenengo CDa argitaratu ahal izango du, National Fund for Folk Culture erakundeak eskaini dion babesari esker. Erakundeak 2008ko urteko beka bat eman dio talde boisetarrari eta musikariek sariarekin datorren dirua lehenengo CDa plazaratzeko erabiliko dutela dierazi dute. Taldeko kideek azaldu dutenez, auren aurreneko lan hau udazkenerako agertuko da.
Ez da hori taldeak duen berri on bakarra, izan ere Texas-ko San Antonio hirian egiten den International Accordion Festival jaialdian parte hartzeko gonbitea ere jaso dute (informazio gehiago, hemen). Jaialdia urriaren 11 eta 12an egingo da eta talde euskal-amerikarrak bere musika nahasketa pertsonala --rock eta beste zenbait erritmoen kutsua duen trikitixa-- eramango du bertara. ‘Ohore handia da guretzat eta oso harro gaude ekitaldi honetan Boise eta euskal kulturaren ordezkariak izateko aukera eman digutelako’, azaldu dute taldekideek.
'Amuma Says No'
taldearen musika zuzenean entzuteko gogoa dutenek aukera aparta izango dute
datorren abuztuaren 30ean Seattle eta
Vancouver-eko euskal etxeen piknikean eskainiko duten kontzertuan.
Lotura interesgarriak
Seattle-ko Euskal Etxea
www.seattleeuskaletxea.org
International Accordion Festival, San Antonio, Texas
www.internationalaccordionfestival.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus