euskal diaspora eta kultura
2012/09/05
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Dena gertu du Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak eta datorren irailaren 15ean artzain 'amerikanoen' urteroko besta ospatuko du Iruñean. Dozena bat lagunek osatzen dute elkartea, gehienak artzainak edo artzainen seme-alabak, baina talde askoz zabalagoak erantzungo euren deiari, izan ere, aurreko edizioan adibidez, 700 lagun bildu ziren bazkarira. Aurten beste hainbeste espero dituzte.
Antolatzaileek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez, jai egun honetan oso gogoan izango dituzte aurreko edizioetan buru belarri lanean aritu eta urtean zehar hil diren lagunak, horien artean Jesus Goldaraz eta Kepa Mallea. Edizio edizio, euskal artzainen datubase zabala osatu zuen Malleak, baina iaz Santutxun erahil zuen bere onean ez zegoen gizon batek, labankadaz.
Egitaraua
Eguneko egitaraua goizeko 10:30tan hasiko da, San Nicolas elizan egingo den mezarekin. Otxote Orbela y Bankako Menditarrak abesbatzek parte hartuko dute. Jarraian,Nafar Gobernu eta Iruñeko Udalaren erakunde-ekitaldia: Gotorlekuko Arma Aretora bisita, Txirdil Fanfarreak gidatuta. Eguerdian Iturrama Ikastetxe Publikoan high ball eta bazkaria, musikak alaiturik.
Festa heldu bitartean, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak argazki erakusketa bat antolatu du. Artzainek emandako argazki eta oroigarriekin osatu da erakusketa, eta Iruñeko Condestable Jauregian dago ikusgai hilaren 14 arte.
2006ean ospatu zen artzain 'amerikanoen' aurreneko festa, Lesakan. Hurrengo urtean hitzordu bikoitza egin zen, aldi berean, Gernikan eta Alduden. Beste edizioak Elizondon, Auritz-Burgueten, Sunbillan eta Eugi-Zubirin izan dira.
Informazio gehiago Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen Facebook orrian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus