Baiona, Lapurdi. 'Amerikako mugarteko migrazioaren historia eta kultura-irudikapenak' da ikastaroaren izenburua. Gaiaz interesa duen edonork har dezake parte, ez da eskatzen titulurik eta ezta matrikula edo ordainketarik ere. Datorren asteko astearte eta asteazkenean izango da, uztailaren 19an eta 20an, Baionako Arteetako Hiritik. Ikastaroko hizkuntza ofizialak euskara, frantsesa eta gaztelania izango dira eta aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da ikastaroa hautatutako hizkuntzan segitu ahal izateko.
Hemen matrikula zaitezke eta informazioa zabaldu.
Ikastaroak Isabelle Tauzin Castellano izango du zuzendari, Bordele Montaigneko Unibertsitateko Latinoamerikako Ikasketen katedraduna. Hona saioetako programa (euskaraz) (frantsesez) (gaztelaniaz):
Uztailak 19 – 1. saioa
- 14:00 - 14:10 Ikastaroaren aurkezpena
- 14:10 - 15:00 Emigrazioaren testuinguru sozioekonomikoa Hazparnetik eta etorkinen datu-base baten analisia
Beñat Çuburu-Ithorotz / Irakaslea – IUT Bayonne / Pau et des Pays de l'Adour Unibersitatea - 15:00 - 15:50 Euskal emigrazioaren irudia eta identitatea
Óscar Álvarez Gila / Amerikako historiako irakasle titularra / UPV/EHU
15:50 - 16:10 Etenaldia
16:10 - 17:00 Euskal emigrazio eragileen arrasto batzuk: berraurkitu beharreko artxiboak
Isabelle Tauzin-Castellanos / Latinoamerikako ikasketetako irakasle titularra
Uztailak 20 – 2. saioa
- 09:30 - 10:20 Hazparneko emigranteen papera larruaren industriaren garapenean Latinoamerikan
Beñat Çuburu-Ithorotz / Irakaslea – IUT Bayonne / Pau et des Pays de l 'Adour Unibertsitatea - 10:20 - 11:10 Euskal nortasunaren irudia eta memoria
Oscar Álvarez Gila / Amerikako historiako irakasle titularra / UPV/EHU - 11:10 - 11:40 Etenaldia
- 11:40 - 12:30 Emigranteen gutunak Perura eta Argentinara: esaten dena eta esaten ez dena deszifratu
Isabelle Tauzin-Castellanos / Latinoamerikako ikasketetako irakasle titularra