euskal diaspora eta kultura
2014/05/08
PUBLIZITATEA
Ambares, Frantzia. Egun ederra izan zen apirilaren 27an Ambaresko Ongi Etorrik egin zuena euskal festa eta 200 bat lagun bildu ziren bertara euskal kulturaz, gastronomiaz, musikaz eta dantzaz gozatzeko. Elkarte txikia izanagatik Ongi Etorrik hainbat jarduera burutu ditu azken urteetan, horien artean Euskaldunen Eguneko ospakizunak eta euskara ikastaroak, besteak beste.
Elkarteak hogei bat bazkide ditu eta Dominique Lecuona da presidentea. Aurrenko presidentea, Piarres Trounday Bordeleko Euskal Etxeko bazkidea ere bada eta itzal handikoa gainera. Agian horregatik, edo bi elkarteen arteko gertutasunagatik harreman bikainak dituzte. Esaterako, azken bi urtetan Bordeleko euskal etxeak euskara ikastaroak abian jartzen lagundu dio Ongi Etorriri.
[Euskal kantuek alaitu zuten Ongi Etorri elkartearen festa (argazkia BordeleEE)]
[Bazkalostean, dantza! (argazkia BordeleEE)]
Ikastaro horietan euskara landu duen ikasleetako bat Ambareseko alkate Michel Heritié da eta bera izan zen Euskal Egunean bertara bildu zirenei harrera hitzaldia euskaraz eta frantsesez egiteko ardura izan zuena. Euskaldun semea da Heritier eta Ambaresen badira bera bezelako euskal jatorridun lagun asko; izan ere, 40 hamarkadatik aurrera euskaldun asko etorri ziren hirira bertako petrolio lantegietan eta nekazaritzan lan egitera.
[Festara bildu ziren elkarteko kide batzuk Ambaraseko Michel Heritié alkatearekin (argazkia BordeleEE)]
Euskal Egunaren antolakuntzaren ardura Bordeleko Euskal Etxeko Ongi Etorriko presidente orde (eta Pilotariak jardueraren buru) Bruno Lurok izan zuen. Festan giro bikaina izan zen eta musika Iparraldetik etorritako Mixpirarrek taldeak jarri zuen.
Informazio gehiago, Ongi Etorri elkartearen blog-an.
Festaren argazki gehiago, Bordeleko Euskal Etxearen Facebook orrian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus