Merezitako omenaldia jasoko du bihar Amaya Garritz historialari euskal-mexikarrak, Mexikoko UNAM unibertsitateko Ikerketa Historikoen Institutuak antolatuta. Omenaldiak Garritzen ibilbide profesionala eta baita pertsonala ere aintzat hartuko ditu. Garritz aditua da Mexikoko euskaldunen historian eta arlo honetan erreferente nagusienetakoa. Omenaldia Coyoacango Unibertsitate Hirian egingo da eta bertan historia eta genealogia arloko adituek hartuko dute parte.
Mexiko DF, Mexiko. Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoak omenaldia egingo dio bihar Amaya Garritz historialariari. Garritz Mexikoko euskaldunen historiari buruzko erreferentea da eta ekitaldia bere ibilbide profesionalari eta pertsonalari omenaldia izango da.
Historialari eta ikertzaile ibilbide horretatik, Garritzek ekarpen handia egin dio Mexikoko euskal komunitateari, besteak beste, euskal presentziari buruzko zenbait mintegi eta topaketa antolatuz (Mexiko DF 2007, Veracruz 1994). Horrez gain, Mexikoko Euskal Etxearen Mendeurreneko ekitaldietan parte hartze handia izan zuen eta elkartearen ehun urteei buruzko liburua idatzi zuen Javier Sanchizekin batera.
Omenaldia Coyoacango Unibertsitate Hirian egingo da, Ikerketa Historikoen Institutuan.
EGITARAUA
-10:00 Inaugurazioa
Ana Carolina Ibarra
Estela Morales Campos
-10:30–11:30 "Los espacios"
Andoni Garritz Ruiz (Facultad de Química-UNAM)
Virginia Guedea (IIH-UNAM)
Miguel León-Portilla (IIH-UNAM)
-11:30–12:30 "Las temáticas"
Alfredo Ávila Rueda (IIH-UNAM)
Jaime Olveda Legazpi (El Colegio de Jalisco)
Mela Bryce Delgado (Inst. Peruano de Investigaciones Genealógicas)
-13:00 – 14:00 "Su obra"
Álvaro Matute Aguirre (IIH-UNAM)
Ana Rita Valero Gutiérrez (Colegio de Vizcaínas)
Javier Sanchiz Ruiz (IIH-UNAM)
Informazio gehiago:
-Amaya Garritzen aurkezpena 7. Genealogia eta Heraldika Mintegian, Salt Lake City, AEB, 2013: "La familia Garritz y sus enlazados a traves de múltiples fronteras".