Amaitu berria da Bartzelonako Euskal Etxearen 2016ko Zinemaldia eta antolakuntzak atzo gauean eman zituen aditzera Txapela D'Or sariaren irabazleen izenak: 'Amama' filma, 'Jai Alai Blues' dokumentala eta 'Gure Sorlekuaren Bila', hau ere dokumentala. Lan hauez gain, zinemaldiko epaimahaiak aipamen berezi bat egin nahi izan dio fikziozko beste film bati, "Pikadero"-ri hain zuzen ere. Zorionak denei!
Bartzelona, Katalunia. Igande gau honetan banatu dira Bartzelonan Zinemaldia.Cat edo Euskal Etxeak antolatzen duen euskal zinema erakustaldiaren sariak. Asier Altuna zuzendariaren Amama filmak jaialdiko Fikziozko Pelikularik Onenari Euskadi Basque Country-Urrezko Txapela irabazi du. Donostiako Nazioarteko Jaialdian ere Irizar Saria irabazi zuen. Epaimahiak saria merezi zuela ondorioztatu du "simbolismo, poesía eta estetikaren bitartez euskal arimaren barne hausnarketa bat lortzen duelako, bai tradizioa eta bai aurrerapena laudatuz".
Fikziozko beste film batek, Ben Sharrock-en Pikadero lanak epaimahaiaren aipamen berezi bat jaso du "krisi garaian dauden gazteen errealitateari eginiko gerturaketagatik, umore, komizitate eta xamurtasuna erakutsiz pertsonaiekiko, eskenaratze original batekin".
Dokumentalei dagokienez Euskadi Basque Country-Urrezko Txapelaren irabazlea Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues izan da. Filmak "euskaldun eta estatubatuarren hurbileko historiako hutsune bat betetzen du, gai ezezagun bat aukeratuz eta abileziaz nahasten duelarik espektakulua eta oreka, material zaharrak eta gaur egun egindako grabaketak", epaimahaiaren esanetan.
Azkenik, Gure Sorlekuaren Bila lanak Euskarazko lanik Onenari Azkue Fundazioa - Urrezko Txapela jantzi du, "euskal nortasunaren bilaketa islatzea lortzen duelako abentura zinetagrafiko zintzo, erraldoi eta umoretsu baten bitartez".
Jaialdiko epaimahaikideak Pere Vall (Fotogramas), Patrícia Bonet (Catalan Films), Agustí Argelich (Filmets), Miki Esparbé (aktorea) eta Melina Matthews (aktorea) izan dira.
Urrezko Txapelak Zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian banatu dira, Girona Zineman.