Mexiko Hiria, Mexiko. Hilabete baino ez da abian jarri zela, eta gozo-gozo ari da Mexiko Hirian eta Oaxacan Mikel Larregi sukaldari lapurtarrak hasitako 'Amalur' proiektua, euskal plater eta postreak zeure etxean jasotzeko aukera berria. Ziburuan jaiotako sukaldariak Donostian ikasi zuen sukaldaritza eta lehenik Euskal Herriko eta ondoren Mexikoko jatetxetan lan egin ostean, amets honi ekin dio, lehengai organikoak euskal plater tipikoak eta postreak prestatzen eta etxez etxe banatzen, "bezeroek konfinamendua hautsi ez dezaten"..
Sukaldariak berak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, krisi garaiari aurre egiteko sortu du ekimena: “Duela bost urte etorri nintzen Mexikora lanera eta krisiarekin lanik gabe geratu eta jarri dut martxan ‘Amalur’; izenak agerian uzten duenez, nire lurrari begirako proiektu bat da”.
Arlo profesionalaz aparte, Mikel Mexiko Hiriko Euskal Etxeko kide da eta, beste ekimen batzuen artean, pilotan ere aritzen da bertan. Zorionak, Mikel, eta onena opa dizugu zure proiektuan!
Amalur-ekin kontaktatzeko, Instagram bidez egin dezakezu, Amalur MX-en, edo +55 2251 8562 zenbakira telefonatuz.