euskal diaspora eta kultura
2009/11/12
PUBLIZITATEA
Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikoko Migrazio Institutuak 'Reconocimiento Quetzalcóatl' saria eman dio Amaia Renobales Barbier gizarte zientzilari euskaldunari Migrazioaren Nazioko Bigarren Astean, haurrei eginiko sexu gehiegikerien prebentzio alorrean migranteen artean egin zuen lanagatik.
Saria, migranteen alde borrokan gogor egiten dutenei banatu ohi zaie. Amaia Renobales 1998. urtean iritsi zen Mexikora, Eusko Jaurlaritzako bekadun bezala, UNICEFen lan egitera. Hortik aurrera, biktimei sostengua ematen dieten erakundetan hasi zen lanean, eta baita migranteek sufritzen duten indarkeria psikologikoa eta fisikoa prebenitzeko sortutako programetan ere.
Gaur Egun, Renobales Barbier, End Child Prostitution, Child Pornography and Trafficking of Children for Sexual Purposes (ECPAT), besteak beste, haurren pornografia eta adin txikikoen prostituzioa deuseztatzeko lan egiten duen erakundeko zuzendaria da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus