Sao Paulo, Brasil. Goibeldurik adierazi digu Pilar Alava São Pauloko Eusko Alkartasunako presidenteak, 1959an Euskal Etxea sortu zuten azken bazkide fundatzailearen heriotza. Amable Martínez-Conde Elustondok (Barakaldo 1923 - Sao Paulo 2021) 97 urte zeuzkan eta pertsona maitatua zen oso. "Azken aldian adina eta osasun egoera ahulagatik ekitaldietara ez bazetorren arren, beti segitu du gurekin harremanetan, eta azkenaldian ere laguntzaile izan dugu", adierazi du Pilarrek.
Euskal Etxeko presidenteak gogora ekartzen duenez, 2014an EEak bere 'Gernika Kutun'eko egoitza erosi zueneko 55 urte bete ziren eta "plazer handia izan genuen omenaldi bat eskaintzen berari (ikus goian argazkia) elkartearen alde hasiera-hasieratik emandako laguntza guztiagatik". "Bere belaunaldiko asko bezala, 'fortuna bila' etorri zen Sao Paulora. Brasilgo hainbat industriatako bazkide eta sortzaile izan zen, eta herrialdeko euskal ekintzailerik handienetako bat ". "Bere azken enpresa eta bera harroen zegoena Autometal zen, Brasilgo handiena bere sailean, hainbat hamarkadatan bera zuzeneko zuzendari", laburbildu digu Alavak.
"Seme-alabei eta bilobei, gure atsekabea adierazi nahi diegu. Goian bego! ", bukatu du Eusko Alkartasunako presidenteak bere oharra.
Amable Martinez-Conde gaur erraustuko dute 16: 00etan, bertako ordua, Euskal Herriko 21:00etan. Pandemiak eragindako osasun egoera dela eta, zeremonia familia hurbilekoentzat izango da bakarrik.