euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

170 bat partaide bildu ditu Maipú, Argentinan, Alza-Elosegitarren ondorengoen III. famili bilkurak

2009/05/29

Argazkian den Augusto La Rosa Zanuzzi tipia, bere urtebete eta bost hilabetekin, izan zen Alza Elosegi familiakoen bilerako gazteena Maipúko hirugarren elkarretaratze honetan
Argazkian den Augusto La Rosa Zanuzzi tipia, bere urtebete eta bost hilabetekin, izan zen Alza Elosegi familiakoen bilerako gazteena Maipúko hirugarren elkarretaratze honetan

PUBLIZITATEA

1875ean Euskal Herria utzi eta Argentinara emigratu zuen Alza-Elosegi familiako lehenengo kideak, Pedrok, ez zuen batere pentsatuko 134 urte geroago bere eta bere senideen ondoko argentinarrek familia izpirituari eutsi eta urtero biltzeari ekingo ziotenik. Joan den maiatzaren 10ean, Irungo baserri batean jatorria duen familia honetako adar argentinarrak bere III. bilkura egin zuen, 170 bat pertsona bilduz. Guztiak, Pedro, Juan Mari, Francisco, Gabriela Josefa eta Manuel Alza Elosegiren ondokoak ziren, hiru lehenak Ameriketara etorriak, eta bi azkenak Irunen gelditua, nahiz eta euren seme-alabetako batzuk geroago Argentinara etorriko ziren.

Maipú, Argentina. Pedro 1885ean, eta haren ondotik anaia Juan Mari eta Francisco etorri ziren Ameriketara, azkena 1885ean. Anaia Manuelek, premu edo maiorazko zenak, Irungo baserriaren ardura hartu zuen. Hura bertan geratu baina dena den, urte batzuen ondoren, bere 10 seme-alabetako seik ere, osaben bideari eutsi eta Argentinara bildu zen. Gauza bera egin zuen Gabriela Josefa arrebaren semeetako batek. Eta hauen guztien ondorengoak hasi ziren duela bi urte urteroko familia bilkurak antolatzen.

2009 III Alza Elosegi bilkura 02

[Bilkurako ikuspegi bat, bazkalostean]

Hirugarrena den aurtengoan, Dora Alza Etchelet anderea, ia 80 urte dituena izan zen zaharrena; gazteena, berriz, urte bete eta bost hilabete dituen Augusto La Rosa Zanuzzi tipia. Ekimenaren koordinatzaile Jose Ramon Alza eta emaztea izan ziren, Matosa Rech Alza eta emaztearekin batera, familiako beste zenbaiten laguntzarekin. Egunean zehar, familiako gaitasun artistikoa geratu zen agerian, eta umore ona eta egiazko senidetasun giroa nagusitu ziren, bertan egondako Fermina Mariezkurrena Alza-k EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

2009 III Alza Elosegi bilkura 01

[Gaztetxoek goiti utzi zuten familiakoen gaitasun artistikoen ikurra, bazkalostean, bildutakoen aurrera atera eta euren kantu eta musika herrikoiak guztien txalo zaparrada ederrak jaso zituztenean]

2009 III Alza Elosegi bilkura 03

[Ikuspegi orokorra, familiakoak adi euren seme-alaben eta neska-mutiko txikienen gaitasun artistiko erakustaldian. Argazkiaren eskuineko izkinan, eserita, bertaratutako zaharrena izan zen Dora Alza Etchelet anderea]

Maipúko Parrokian familiako hildakoen aldeko meza batek eman zion hasiera egunari eta haren ondotik "behar den gisako" bazkari batek segida. Bazkalostean heldu ziren 'emanaldi musikalak' eta guztien arteko solasak eta elkar agurtzeak. Iluntzen hasi zenean datorren urtera arteko despedidak hasi ziren askorentzat. Hurrengo hitzordua auzoko General Guido herrirako finkatu zen.

Lotura interesgarriak

Alza familia, Uruguain eta Argentinan
José O. Alza Aramburu argentinarreran webgunea

Alza/Altza Auñamendi entziklopedian
www.euskomedia.org webgunean

Altza, arbola mota bat
Altza herria, egun Donostiako parte



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia