euskal diaspora eta kultura
2011/01/31
PUBLIZITATEA
Alta Gracia, Argentina. Sei egunetan zehar, Otsailaren 1etik 6a bitarte, mundu osoko kolektibitateak Alta Gracia bilduko dira 2011ko Gizataldeen Topaketan, bakoitzak bere taldeari dagozkion kultura, gastronomia, dantza, musika eta tradizio ezberdinak erakusteko bisitariari.
Datorren larunbatean, Otsailak 5, gaueko 22:45etan, Cordobako euskal komunitateak dantza erakustaldia egingo du agerleku nagusian.
Azkeneko urte hauetan bezala, Cordoba hiriburuko Gure Txokoa Euskal Etxeko Cordobatarrak dantza taldea izango da euskaldunen ordezkari, eta erakustaldia burutuko du estatu osoan emitituko den galan. Aukera bikaina izango da euren trebetasuna eta dantzen zein musikaren grina jendaurrean azaltzeko.
Aste hauetan zehar, ikusleak kolektibitate bakoitzaren dantzaz gozatzeko aukera izango du, Leon Gieco, Los nocheros eta Luis Lima tenorea bezalako pertsona ospetsuak tarteko, Los Tekis, Memphis La Blusera edota Los Caligaris bezalako taldeen zein Raly Barrionuevo eta Gisella Santa Cruz bakarlarien partehartzearekin. Milo Morcillo agerlekuan izango diren dantza ikuskizun handi hauetaz gain bestelako showak ere antolatu dira.
-Kolektibitateen Topaketaren inguruko informazio gehiago
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus