Alex Garate, Argentinan bizi den elgoibartarra, Euskal Herrira dator 'Zíngaros' musika taldearekin europar biran
2016/07/12
Zingaros taldea, eskubian, eskusoinuarekin Alexander Garate elgoibartarra (argazkia Zingaros.com.ar)
PUBLIZITATEA
Igande honetan, uztailaren 17an, Alexander Garate elgoibartarraren Zingaros taldeak kontzertua emango du Gasteizen, Europan zehar egin duen bira luzearen amaieran. Polonian, Alemanian, Danimarkan, Austrian eta Eslovakian izan dira, eta azken hiru kontzertuak Euskal Herrian eskainiko dituzte. Garate fisika irakaslea da eta eskusoinua jotzen du, eta 1999an Argentinako Cordoban bizitzen gelditzea erabaki zuen. Zingaros taldea 2004an sortu zen Argentinan, eta zingaroen musika bertako tangoa doinuekin uztartzen ditu.
Donostia-San Sebastián. Alexander Garate gipuzkoarraren Zíngaros taldea Euskal Herrian izango da igandean eta hiru kontzdertu emango ditu bertan, Europan zehar egin duten bira luzea ixteko. Aurrenekoa Gasteizen izango da, esan bezala igande honetan. Bigarrena Ermuan, 18an eta azkena 19an Elgoibarren, Garateren sorterrian.
Europan sarri izan diren arren, hau izango da taldeak Euskal Herrian joko duen aurreneko aldia, eta Garaterentzat une oso berezi eta hunkigarria izango da, aspalditik bizi baita Argentinan. Taldeak zingaroen musika eta herrialde hartako tangoa nahasten ditu.
Kuriosoa da elgoibartar honen istorioa, Euskalkultura.com-ek 2013an egin zion elkarrizketan, berak azaldu ziguna. Garate 23 urtekin heldui zen aurreneko aldiz Argentinara, 23 urtekin, EHUn Fisikan lizentziatu eta gero. Han, Cordobako Matematika, Astronomia eta Fisika Fakultatean lau urte egin zituen ikasketak osatzen eta bitartean, mendizale amorratu honek Andetak ezagutu eta beraietaz maitemindu zen. Euskal Herrira itzuli zen, baina bost urte beranduago, betirako Argentinara bizitzera joatea erabaki zuen.
Gaur egun, Garate Unquillo herrian bizi da, irakaskuntzan lan egiten du eta denbora librea mendia eta musikaren artean banatzen ditu. Zingaros taldearekin 2006an bat egin zuen, zenbait CD argitaratu dituzte dagoeneko eta Argentinan eta Europan barrena makina bat emanaldi egin dituzte.