euskal diaspora eta kultura
2010/03/02
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Atzo plazaratutako agirian, tristerik eta haserre, baina "erantzukizunetik hartutako erabakia" da hartu duena, esaten du zerrenda ez-aurkeztuak, hauteskunde aurreko epe honetan eman den azpijokoa aipatuz, mehatxua, gaitzespenak, harrokeria eta euskalduntasun-ziurtagiriak banatzea egon direla salatuz, minduta euren euskaltasuna eta abertzaletasuna zalantzan jarri direlako, buletin honi esan diotenez.
Segitzerik bazutela, eta segitzeko arazorik ez omen zeukan Alejo Martin zerrendaburuak, baina giroa erabat gaiztotzearen truke, eta bere zerrendan inongo politikeriarik gabe eta arbasoen kultura landu eta bultzatzeko asmo zintzo eta kutsaturik gabe lagun izan dituzten euskal etxe batzuk
Euskal Etxeei,
Geure erakundeak behar dituen aldaketak lortzeko egiazki ditugun posibilitateez hausnartu eta barne eztabaida egin ondoren; eta gutariko batzuk egunotan hartutako mehatxu eta gaitzespenak jaso ostean, erbesteratzeak, kargutik kentzeak eta hondamendi guztiak agindu eta ziurtatu zaizkigula, erabaki dugu FEVA berritzeko gure zerrenda EZ aurkeztea. Erabaki honen atzean dabil egungo krispazio eta intolerantzia giroa lasaitu eta ez elikatzeko beharra...
Ez gara aktore izango derrigorrez ekarri nahi diguten talka egiteko agertoki honetan, hainbat euskal etxe, merezi ez duten borroka batean nahastera bortxatuz.
(honela hasten da zerrenda, azkeneko unean ez-aurkeztuaren oharra. Osorik eta jatorrizko gaztelaniaz irakurtzeko, gure gaztelaniazko edizioan, egizu klik hemen. Barkatu eragozpenak)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus