euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Aldapeko sagarraren" jazz bertsio ederra egin du Berklee College of Music-eko Amalur taldeak

2016/04/07

Boston-en, AEBetan, sortutako Amalur taldearen "Aldapeko sagarraren" abestia, euren moldaketan
Boston-en, AEBetan, sortutako Amalur taldearen "Aldapeko sagarraren" abestia, euren moldaketan

PUBLIZITATEA

Iñigo Ruiz de Gordejuela gasteiztarra musika ikasten ari da AEBetako Berklee College of Music ospetsuan eta bertan euskal izena eta izana duen taldea sortu du ikaskide batzuekin: Amalur. Sarean ikusgai da taldearen piezatako bat, "Aldapeko Sagarraren" klasikoaren moldaketa, jazz osagai nabariekin. Ikusi ezazu bideoa jarraian.

Boston, AEB. Estatu Batuetan bizi da Iñigo Ruiz de Gordejuela piano jotzaile gasteiztarra, Berklee College of Music ospetsuan musika ikasten. Inprobisazioa eta jazz munduan sakontzen ari da eta Amalur taldea sortu zuen 2014ean Berkleeko beste ikaskide batzuekin. Taldeak lehen diskoa kaleratu zuen Gabonetan, eta Durangoko Azokan aurkeztu zuen.

Honakoek osatzen dute taldea:

Ahotsa: Maria Fajardo
Pianoa: Iñigo Ruiz de Gordejuela
Baxua: Elin Sandberg
Bateria: Helen De La Rosa

Guk "Aldapeko" abesti herrikoiaren moldaketa eder honekin ezagutu ditugu:



Amalur taldearen aurreneko diskoa eros dezakezu iTunes-en: https://itunes.apple.com/us/album/ama...

-Amalur taldearen webgunea www.amalurmusic.com
-Instagram: http://www.instagram.com/amalurquartet
-Facebook: https://www.facebook.com/amalurquartet



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia